Kanpaina I-albistea

2023an ere BIDELAGUNAK behar ditu Mintzanetek

10. urteurrena ospatzen ari da mintzanet egitasmoa, eta dakizuenez, martxan jarri genuenetik ehunka lagunek, astero ordu bat gutxienez eman dute euskara praktikatzen, eta praktikatzen laguntzen. Izan ere, Bidelagunak eta bidelariak elkarrekin aritu dira milaka mintzapraktika ordu eginez, Euskal Herrian asko eta asko, baina gure mugetatik kanpo ere bai.

Iaz, 121 bikote berri jarri genituen martxan; eta guztira, urtarriletik abendura bitartean, 504 bikote izan ziren jardunean. Ondorioz, bigarrenez lortu genuen 1.000 lagunen langa gainditzea, eta zuei eskerrak gertatu zen hori!

Hala ere, bidelariak etengabe datoz gugana, euskara praktikatu nahi dutenak gero eta gehiago direlako, eta horiei aukera ematea dagokio mintzanet egitasmoari. Horretarako baina, zuen laguntza behar dugu, bidelagunak behar ditugu, laguntzeko prest daudenak. 2022ko kanpaina arrakastatsua izan zelakoan (50 bidelagun erakartzea zen helburua, eta lortu genuen!), aurten ere, errepikatzeko asmotan gara.

Bada, 2023an ere, euskaraz aritu nahi duten bidelariak zain daude, eta horiei laguntzeko prest dauden bidelagunak behar ditugu. Zure beharra dugu; anima zaitez:

  • Bidelaria bazara baina euskara maila hobetu eta behar dutenei euskara praktikatzen laguntzeko prest bazaude (bidelagun izan nahi baduzu), idatzi hona: info@mintzanet.net / ander@mintzanet.net
  • Bidelaguna bazara baina zurekin aritzen den ohiko bidelariari zein beste bidelari berri bati euskara praktikatzen laguntzeko prest bazaude (bidelagun izan nahi baduzu), idatzi hona: info@mintzanet.net  / ander@mintzanet.net

Kanpaina I

Zergatik lagundu euskara praktikatzen?

Hazkunde une honetan bidelagun gehiago behar ditu mintzanet sareak. Zergatik lagundu?

  • Euskaraz mintzatu nahi duen jende gehiago dagoelako

Pandemia garaiak gainera, areagotu egin du bidelarien eskaera. Gero eta gehiago dira euskaraz online eta doan aritzeko izena ematen duten bidelariak.

  • Euskara ikasten ari eta praktikatu gura dutelako

Berdin du noiz, berdin du nondik eta zertarako. Kontua euskaraz aritzeko aukera izatea da, eta horretan mintzanet sareak frogatu du, euskara ikasi eta euskaraz aritu nahi duenarentzat tresna ezin hobea dela.  Une honetan ere, baditugu bidelagunen zain dauden bidelariak, eta horretarako bidelagun gehiago lortzeko ahaleginean ari gara.

  • Munduan euskaraz aritu nahi duten lagunak ditugulako

Euskal Herriko hiztunak dira mintzanet proiektuko asko eta asko, baina ugariak dira munduko hainbat txokotatik asteroko hitzordua egiten duten mintzanet kideak. Teknologia berriak baliatuz, astean ordubete gutxienez bidelagunarekin aritzen dira solasean.

  • Euskal Herrian euskaraz mintzatzeko beharra eta eskubidea dugulako

Gero eta gehiago gara euskaraz bizi nahi dugula esaten dugunok, eta euskara hitz eginez egiten dugu geure eskubide hori. Euskal Herrian euskaraz hitz egiteko aukera bat gehiago da mintzanet, eta horretan ari gara ehunka bidelagun eta bidelari, astez aste.

  • Ikasi arren mintzatzeko premia eta gogoa dutelako askok

Euskaltegian, barnetegietan… ahalegin handia egiten dute euskara ikasi nahi dutenek. Ikasi eta mintzatzea da hizkuntza baten baldintza. Eta premia eta gogo hori asetzeko sortu zen mintzanet. Prozesu hori errazteko, eta astero pantailako lagunaren bitartez urratsak emateko, ikasia praktikan jartzeko, euskaraz mintzatzeko.

Twitterreko goiburua-orokorra

Kontatu zure esperientzia MINTZANET BERE AHOTAN atalean!

Mintzanet proiektuan zer-nolako esperientzia izaten ari zaren jakitea gustatuko litzaiguke. Egitasmoari esker, euskara praktikatzen edo praktikatzen laguntzen duzuenon bizipenak kontatzen ditugu.

Galdera sinple batzuk erantzunez, gure webgunean jarriko genuke erreportajetxoa; ‘Mintzanet bere ahotan’ atalean.

Horretarako bi aukera daude: idatziz eta bideo bidez. Hementxe dituzu bi adibide:

-Idatzia: galderak bidaliko genizkizuke eta zuk idatziz erantzun ondoren, guri bidali eta testua osatuko genuke. Zure argazki bat ere beharko genuke:

[Irakurri esperientzia] Julien Simon, bidelaria: “Mintzaneti esker, euskaraz hitz egin nezakeen lehen laguna topatu nuen”

-Bideoa: Skype bidez elkarrizketatxo bat edukiko genuke, eta gero horrekin bideo labur bat osatuko genuke. Zure argazki bat ere beharko genuke:

[Ikusi bideo esperientzia] Isabel Elorza, bidelaguna: “Hizkuntza bat ikasten zabiltzanean, beti nahi duzu bertako jendea entzun. Mintzanetek horretarako aukera ematen du”

Eskertuko genizueke, bidelari edota bidelagun izan, ‘Mintzanet bere ahotan atalean parte hartzea, zuen esperientzia gurekin partekatzea.

You Might Also Like

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude