20230411-bostminutukoikastaroa

Bost minutuko ikastaroa: jardun du / jardun da / Anjel Lertxundi / Gari Araolaza


Iturria: Jabier Oses Azurmendi | Hizkuntza normalizazioko teknikaria | Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Artikulua

Zahartzaroak badu idazten dionik

(…) Ez nintzela zahartzarora iritsiko, horixe zen gaztetan segurtzat jotzen nuen adin-kontu bakarra: zein gazteri bururatzen zaio bere zahartzaroko potreta nolakoa izango den imajinatzen hastea? Baina behin zahartzaroan, txukunduegiak ateratzen zaizkit iraganeko irudiak, komenientziak ateratako argazki mentalak dira asko. Ez naiz, ordea, bakarra, paseatzera irten aurretik irakurri dudan erreportaje batek egia baldin badio behintzat: helduarotik aurrera, hala dio ikerketa batek, garen baino gazteagotzat omen daukagu geure burua. Zuk, nik, berrogei urtetik gorako den-denok. Autodefentsa psikologiko bat aktibatzen omen dugu zahartzen ari garela onartzeko; edo, gutxienez, eramangarriagoa egiteko. «Zahardadeari egozten diogun estigmatik urruntzeko» mekanismo psikologiko bat omen da garen baino gazteagoak garela pentsatzea. Orain gutxi kontatu zidaten anekdota bat gogorarazi dit erreportajeak. Bi emakume lanera bidean. Urrutira, unibertsitatean ikaskide izandako gizaseme bat; ez dute elkar ikusi karrera bukatu zutenetik. Emakumeetako batek diotso besteari: «Hori lehen nire adinekoa zunan».

Baina bai ikerketak bai anekdotak koska dute: nire belaunaldikoak ni baino zaharragoak ikusten baditut, haiek ere halaxe ikusiko naute ni; berak baino zaharrago. Batere kalterik ez egoa bezatzeko.

Anjel Lertxundi. Berria

You Might Also Like

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude