Nerea Luezas eta Ramon Arrizabalaga

Nerea Luezas eta Ramon Arrizabalaga aurrez aurre elkartu dira

Nerea Luezas bidelari bilbotarrak eta Ramon Arrizabalaga bidelagun gasteiztarrak elkar ezagutu dute. Mintzaneteko kudeatzaileok duela hiru urte t’erdi sortu genuen bikotea, eta ordutik, astelehenero, Skype plataforma erabiliz, euskaraz solasean aritzen dira. Duela hilabete batzuk, pantailaren muga gainditu eta aurrez aurre elkartzeko proposamena luzatu zion Ramonek Nereari, bidelagunaren familiarekin batera Erratzura asteburu pasa joateko. Hala, udaren … Continue reading Nerea Luezas eta Ramon Arrizabalaga aurrez aurre elkartu dira

Jose Inazio Arrizabalaga, bidelaguna: “Euskararen geroa erabilerari lotuta dago, eta bide horretan Mintzanet programa interesgarria da”

Jose Inazio Arrizabalaga (Abadiño, 1958) euskara teknikaria da. Berak astero Palentziako gizon bati laguntzen dio euskara praktikatzen. Jose Inaziok euskara etxean jaso zuen eta, egun, “bizitzeko eta mundua ulertzeko bitarteko” bat dela uste du, “babestu eta bultzatu beharrekoa”.

Teresa Abejon Peña-MBA-argazkia

Teresa Abejón Peña, bidelaria: “Gaur egun erabilera ei da euskararen erronka nagusia, eta praktikatzeko, aparteko aukera da Mintzanet”

Burgosko probintziako Valdeande herrian jaio zen Teresa Abejón Peña (1965), baina 34 urte daramatza Madrilen. Jakin-min handia duen pertsona gisa definitzen du bere burua, bidaiatzea, munduko txokoak ezagutzea gustatzen zaio. Hala, ez da harritzekoa ikerkuntza teknikari lanetan jardutea. Lagun eta senide euskal herritarrak izanik, euskararekin eta euskal kulturarekin harreman estua du gazte-gaztetatik, baina atzerrian bizi … Continue reading Teresa Abejón Peña, bidelaria: “Gaur egun erabilera ei da euskararen erronka nagusia, eta praktikatzeko, aparteko aukera da Mintzanet”