Josune Igoa: Zergatik Mintzanet?

Josune Igoa (Iruñea, 1958 -egun, Oiartzunen bizi da-) bidelagunak Mintzaneten parte hartzeko gonbidapena jaso eta zalantzarik izan gabe eman zuen baiezkoa. Aurretik ezer adostu gabe, euskaraz hitz egiteari ekiten dio bere bidelariarekin, eta “astean behin lagun batekin kafea hartzea bezalakoa” dela deritzo, “baina Skype bidez”. Gaur gaurkoz, Argentinako bidelari batekin ere hitzartzen ari da. Mintzanetek … Continue reading Josune Igoa: Zergatik Mintzanet?

Josune Igoa, bidelaguna eta Lourdes de la Villa, bidelaria lehenengo aldiz elkarrekin!

Josune Igoa, bidelaguna (Oiartzun, 1958) eta Lourdes de la Villa, bidelaria (Barrika, 1970) aurrez aurre lehenengo aldiz elkartu ziren azkeneko Mintzanet Egunean. Bertan, biekin egoteko aukera izan genuen eta elkarrizketa txiki hau grabatu genien Mintzaneten bizi duten esperientziaren berri izateko. Ez galdu!

Euskararen Eguneko Donostiako mintzodromoan hartu dugu parte!

Donostiako San Telmo museoan egindako mintzodromoan hartu du parte Mintzanetek. Bertan ordenagailuak jarri ditugu, eta han zeudenek Mintzaneteko hiru kide ezagutzeko aukera izan dute. Hauexek izan dira: Kandido Eizagirre (Azkoitia, 1947) , Josune Igoa (Oiartzun, 1958) eta Dylan Inglis (Erresuma Batua, 1998).