Kandido Eizagirre, Arantza Garaialde eta Idoia Agirre: zergatik Mintzanet?

Kandido Eizagirre (1947), Arantza Garaialde (1951) eta Idoia Agirre (1959) donostiarrak bidelagunak dira Mintzaneten. Beren bidelariekin on line saioak egiten dituzte hutsik egin gabe eta haiei eskerrak eman nahi izan dizkiete, baita proiektu hau kudeatzen dugunoi ere. Mintzanetek beraientzat zer suposatzen duen galdetu diegunean, munduko edozein tokitan dauden parte hartzaileekin harremanetan jartzeko eta euskara praktikatzeko … Continue reading Kandido Eizagirre, Arantza Garaialde eta Idoia Agirre: zergatik Mintzanet?

Blai Abello-MBA

Blai Abelló, bidelaria: “Euskaldun harreman serioa, eta aldi berean, atsegina eta positiboa izateko aukera ematen du Mintzanetek. Oso erosoa da”

Jaiotzez Bartzelonakoa da Blai Abelló Boix, baina senideak Arrasaten eta Lizarran ditu. Hain zuzen ere, haiei esker ezagutu zuen euskara, aspaldi, eta hizkuntza ikastea erabaki zuen: “Euskara da euskaldunek komunikatzeko erabiltzen duten hizkuntza, eta nik ulertu eta erabili nahi nuen”. Gaztetan, zesta-puntan aritutakoa da Blai, Durangon eta Gernikan, orain, aldiz, abokatu laboralista da, eta Euskal … Continue reading Blai Abelló, bidelaria: “Euskaldun harreman serioa, eta aldi berean, atsegina eta positiboa izateko aukera ematen du Mintzanetek. Oso erosoa da”

Euskararen Eguneko Donostiako mintzodromoan hartu dugu parte!

Donostiako San Telmo museoan egindako mintzodromoan hartu du parte Mintzanetek. Bertan ordenagailuak jarri ditugu, eta han zeudenek Mintzaneteko hiru kide ezagutzeko aukera izan dute. Hauexek izan dira: Kandido Eizagirre (Azkoitia, 1947) , Josune Igoa (Oiartzun, 1958) eta Dylan Inglis (Erresuma Batua, 1998).