Iturria: Jabier Oses Azurmendi
Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politika Saila
Euskara hobetzen
Usain, arrain, zain
- -ain eta -ai aldaerak dituzten hitzetan -ain formak erabili:
arrain, usain, zain, (eta honen eratorriak diren artzain, atezain, diruzain, itzain, ertzain, gotzain e.a.), dohain, orain.
Beste sail batekoa denez gero, mahai, eta ez mahain.
- Ez idatzi, hortaz, arrai, usai, artzai, diruzai, eta abar.
Araua osorik.
Artikulua
Ahotsak asko esaten du
Ahots laguntzaileek emakumeen ahotsa izan ohi dute, gizarteak zerbitzuekin eta zaintzarekin lotzen baititu andreak. Unescok salatu du horrelakoek genero estereotipoak betikotzen dituztela, eta ahots neutroen aukera hobetsi du.
Jarri alarma 11:00etan, Siri». «Zer eguraldi egiten du, Alexa?». «Piztu irratia, Cortana». «Deitu aitatxiri, Aura». Aginduak betetzea eta laguntzea da ahots laguntzaileen eginkizuna. Jabeak asebetetzea. Halakoei beti «alai», «umil» eta «zerbitzari» erantzunen diete, emakume ahotsarekin. Ez da kasualitatea emakume ahotsarena, ezta enpresek haien ahots laguntzaileei atxiki dizkieten adjektiboak ere. Hala jaso du Unescok I’d Blush If I Could (Posible balitz, lotsagorrituko nintzateke) txostenean.
(…) Juniper Research analista enpresaren arabera, 2023. urtean 8.000 milioi ahots laguntzaile inguru erabiliko dira munduan. Unescok dio erlojua aurrera doala. Laguntzaileei emakume doinua jartzeko joera aldatu behar da, jendea ohitu baino lehen.
Irakurri artikulu osoa
Eskerrik asko hau guztia emateagatik euskararekin jo eta le irabazi arte
Eskerrik asko, Marta!