Aitor Arregi eta Jose Mari Goenaga zinemagileak ‘Hitzaldi Irekiak’ atalean!

Aitor Arregi (Oñati, 1977) eta Jose Mari Goenaga (Ordizia, 1976) Moriarti Produkzioak ekoizpen etxeko zinemagileak dira eta, besteak beste, 80 egunean (2010), Loreak (2014), Handia (2017) eta La trichera infinita (2019) ekoitzi dituzte.

Euskarak beren ibilbidean duen garrantzia izan dugu mintzagai eta egiten dituzten ekoizpenetan zer-nolako papera jokatzen duen jakin nahi izan dugu.

Goenagak hizkuntza filmaren logikaren arabera aukeratzen dutela esan digu: “Proiektu bakoitzak esaten digu zer hizkuntzatan izan behar duen”. Arregik, berriz, gakoa filma ikustera joatea dela esan digu, baina ez euskaraz delako: “Historia gustatzen zaielako ikusi behar dute, ez euskaraz izate hutsagatik. Horrek ez du euskara gutxiesten, sendotu egiten du”.

Mila esker, Arregi eta Goenaga!

 

You Might Also Like

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude