Mugikorretik Mintzaneten APPa deskargatzeko aukera duzu orain. Zein diren eman behar dituzun pausoak? Webguneko APPa atalean azalduta daude, hauxek dira:
- Telefono mugikorraren bidez sartu gure webguneko APPa atalean, Android telefonoa izan behar du
- ‘Deskargatu’ botoia sakatu
- Ireki
- Deskarga arrakastatsua izan da!
APPak sei atal izango ditu: Izena eman, Zer da Mintzanet, Mintzanet bere ahotan, Albisteak, Buletina jaso nahi dut eta Harremanetarako. Gainera, Facebook eta Twitterrerako sarbidea ere eskainiko du aplikazioak.