Joserraren kronika-mintzanet eguna

Joserra Onandiaren kronika: Mintzanet Eguna 2022

Joserra Onandia | abenduaren 7a, Getxo Mintzaneten 10. urteurrena ospatu dugu aurten Romon, Getxon. Jai egun berezia izan da, koronabirusa pasa ondorengo lehenengoa. Abenduaren 3an, Euskararen Egunean, goizeko hamabietan Romo Kultur Etxean, Mintzaneteko partaide eta koordinatzaileak elkartu ginen. Eguraldi eskasa egin zuen, baita zubiko astean ere, beraz, falta batzuk nabaritu genituen, hala nola, Marisa Barrena, … Continue reading Joserra Onandiaren kronika: Mintzanet Eguna 2022

Mintzalagunak munduan

7.000 lagun baino gehiago mintzapraktika egiten

Euskaraz hitz egiteko mintzapraktikak daukan garrantziaz ohartuta gaude guztiok. Eta horretan ari gara astez astez. Baina badakizu zenbat diren astero Euskal Herrian, eta gure mugetatik kanpo lagun batekin edota taldean euskarazko mintzapraktikak egiten dituztenak? 7.023 zenbatu ditugu AEK, Topagunea eta mintzanet ekimenen artean. Zenbait datu eskaintzen dizkizugu grafiko hauetan. mintzapratikakAEK Topagunea Mintzanet.eus

Korrika 2022-1KM-Mintanet

Sara de Salterain bidelariak eramango du lekukoa Korrika 2022ko lehen kilometroan

Mintzanet egitasmoko kide dugun Sara de Salterain uruguaitarrak -Amurrioko AEKko irakasleekin batera- eramango du lekukoa KORRIKAren lehen kilometroan. 16:30ean emango diote hasiera 22. edizioari, eta 2.500 kilometroko ibilbidea egingo du Euskal Herri osoan zehar. Aspaldiko bidelari estimatua dugu De Salterain, euskararen alde luze eta zabal aritutakoa, eta poz pozik dago, ohore handia dela baiteritzo horrenbeste … Continue reading Sara de Salterain bidelariak eramango du lekukoa Korrika 2022ko lehen kilometroan

korrikaMintzanet2022

Korrikan parte hartzeko prest zaude?

Martxoaren 31tik apirilaren 10era ospatuko da aurten 22. KORRIKA, eta Mintzanet egitasmoak ekimenean parte hartzeko asmoa dauka. 10 urte sarean beteko ditugun honetan, guk ere txandala jantzi eta hitzez hitz euskara osatzen lagundu eta ospatu nahi dugu, kilometroz kilometro, Amurriotik Donostiarako ibilbidean ikurriñadun lekukoa eskuan izan. Horretarako, baina, Mintzaneteko erabiltzaileon iritzia jakin nahiko genuke, animatuko … Continue reading Korrikan parte hartzeko prest zaude?

20220215-Bost minutuko ikastaroa

Bost minutuko ikastaroa: Atzerriko izenen ahoskera/Lourdes Oñederra/Pako Eizagirre

Iturria: Jabier Oses Azurmendi | Hizkuntza normalizazioko teknikaria | Kultura eta Hizkuntza Politika Saila Euskara hobetzen AHOSKERA Atzerriko izenen eta hitzen ahoskera Atzerriko izenak euskarazko grafiara ekarriak izan badira, euskararen arauak betez ahoskatzen dira (alegia, euskal hitzak balira bezala): Andaluzia, Bartzelona, Belgika ([g], alegia], Bordele, Egipto ([g], alegia), Florentzia, Valentzia, Zipre… (→ g letra (ge); → erdal hitzen deklinabidea) Horien artean … Continue reading Bost minutuko ikastaroa: Atzerriko izenen ahoskera/Lourdes Oñederra/Pako Eizagirre

Apaiz kartzela-zozketa-Mintzanet

‘Apaiz kartzela’ dokumentala ikusteko 5 sarrera bikoitz oparituko dizkie Mintzanetek erabiltzaileei

Mintzanetek ‘Apaiz kartzela’ dokumentala ikusteko 5 SARRERA BIKOITZ oparituko dizkie erabiltzaileei. Filmaren emanaldia abenduaren 22an (asteazkena) izango da, 19:30ean, Donostiako Principe aretoan. Saioa talde teknikoak eta apaizek aurkeztuko dute. Zozketan parte hartu ahal izateko Mintzaneteko bidelagun edo bidelari izan beharko duzue. 5 sarrera bikoitzen onuradun izan nahi duzuenok idatzi mezu bat info@mintzanet.net korreo elektronikora. Abenduaren … Continue reading ‘Apaiz kartzela’ dokumentala ikusteko 5 sarrera bikoitz oparituko dizkie Mintzanetek erabiltzaileei

webgunea-mintzanet

Webgunea eguneratzen ari gara

Mintzanet egitasmoko arduradunok jakinarazi nahi dizuegu datozen asteetan webgunea ez dela erabilgarri izango. Zerbitzaria egokitzapen prozesuan dago, eta erabiltzaileek ezingo dute beraien panel pertsonaletara sartu. Izena emateko ohiko bidea ere moldatu dugu, eta egin beharreko aldaketak bukatzean berraktibatuko dugu. Erabiltzaileek erabilgarritasunean eta funtzionalitatean sumatuko dute hobekuntza webgune berriari esker. Aurrerantzean, webgunea erabilgarri izan bitartean, euskara … Continue reading Webgunea eguneratzen ari gara

Bost minutuko ikastaroa-Mintzanet

Bost minutuko ikastaroa: Gehiengoa eta gehienak; Aire ikusezina; Artefaktua

Iturria: Jabier Oses AzurmendiHizkuntza normalizaziorako teknikariaEusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politika Saila Euskara hobetzen Pasartea Artefaktua Euskara hobetzen Euskara hobetzen ‘Gehiengoa’ bai, ‘gehienak’ ere bai Onartua da gehiengo hitza, baina ez dugu zertan beti erabilirik: gehienak ere esan dezakegu.  bai askotan hobeki Ipar Euskal Herriko auzapezen gehiengoa euskal departamenduaren alde dago Ipar Euskal Herriko auzapez gehienak euskal departamenduaren alde … Continue reading Bost minutuko ikastaroa: Gehiengoa eta gehienak; Aire ikusezina; Artefaktua

Bost minutuko ikastaroa: Barne, ‘Bizikletaz’, eta ‘Iparraldeko neska’

Iturria: Jabier Oses Azurmendi Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politika Saila Euskara hobetzen Poesia Bloga Euskara hobetzen Euskara hobetzen BARNE Hiztegi batuak txartzat jotzen du –EN BARNE EGON, eta –EN BARNEAN EGON proposatzen du: Jardunaldien barne, hitzaldia izango da gaur. Jardunaldien barnean, hitzaldia izango da gaur. Proiektuaren barne, ondorengo baliabideak dituzu eskura. Proiektuaren barnean, ondorengo baliabideak dituzu eskura. … Continue reading Bost minutuko ikastaroa: Barne, ‘Bizikletaz’, eta ‘Iparraldeko neska’

Mintzanet tresna aproposa euskara etxetik praktikatzeko

Koronabirusaren krisia dela eta, etxean egon behar dugu. Mintzanet da tresna aproposena euskara praktikatzeko etxetik mugitu gabe. Edonon eta edonoiz, eta doan. Mintzanet egitasmoaren helburua euskaraz jarduteko aukera ez duen pertsonei etxetik atera gabe euskara praktikatzeko modua ematea da. Euskal Herrian eta mundu osoan. Hori bermatzeko, euskaraz jardun nahi duten guztiek, edonon daudela ere, euskaraz … Continue reading Mintzanet tresna aproposa euskara etxetik praktikatzeko