Azpeitiko KZgunean aurkezpena

Azaroaren 27an Mintzanet proeiktua aurkeztu genuen Azpeitiko KZgunean. Bertara, Mikel Aranburu futbolaria eta Sebastian Lizaso bertsolaria etorri ziren. Saio praktikoa egiteko aukera izan zuten. Horrela,  Joserra Onandiarekin eta Muriel Platerorekin hitz egin zuten. Gainera, beste bi bidelarik parte hartzeko aukera izan zuten: Marta Olallak eta Raúl Alfarok.

Hemendik aurrera Eusko Jaurlaritzak Euskadi osoan duen KZgunea sarean proiektu honetan parte hartu ahal izango da.

Mintzanet (maramara enpresak kudeatzen du) duela bi urte sortu zen, eta gaur egun 250 erabiltzaileek parte hartzen dute. Bidelagunak (euskaraz dakitenak) eta bidelariak (euskara maila hobetu nahi dutenak) 30 minutuko solasaldiak dituzte hizkuntzaren ahozko atala lantzeko.

Orain, Mintzanetek eta KZguneek sinatu duten akordioari esker, KZguneen erabiltzaileek eta bertara lehenbiziko aldiz joaten direnek, nahi izanez gero, Mintzaneten parte hartu ahal izango dute.

Kolaborazio honen helburua KZguneen sarearen bidez Mintzanet bidez euskara praktikatzeko aukera ezagutzera ematea da. Horrela, zehaztuko diren egun eta orduetan KZguneetan dauden aretoak Mintzaneten parte hartzeko erabili ahal izango dira. Horretarako, bai dinamizatzaileei, bai koordinatzaileei formazioa emango zaie. Gero, hiru lurraldeetan proba pilotuak egingo dira.

Atzo, Azpeitiko KZgunean egin den aurkezpenean Alex Etxeberria, EJIEko zuzendaria (Eusko Jaurlaritzako Informatika Elkartea); Luis Mari Guinea, KZguneako zuzendaria; Ritxi Lizartza, Mintzaneten proiektu burua egon ziren.

Alex Etxeberria (EJIE), Ritxi Lizartza (Mintzanet), Kontxita Martija (Azpeitiko zinegotzia), Mikel Aranburu eta Sebastian Lizaso
Alex Etxeberria (EJIE), Ritxi Lizartza (Mintzanet), Kontxita Martija (Azpeitiko zinegotzia), Mikel Aranburu eta Sebastian Lizaso
Mikel Aranburu Joserra Onandiarekin hitz egiten
Mikel Aranburu Joserra Onandiarekin hitz egiten
Sebastian Lizaso Muriel Platerorekin hitz egiten
Sebastian Lizaso Muriel Platerorekin hitz egiten
Azpeitiko pertsona bat Raúl Alfarorekin hitz egiten
Azpeitiko pertsona bat Raúl Alfarorekin hitz egiten

You Might Also Like

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude