Abenduak 17-bmi-mintzanet

Behin-behineko / behin betiko [Bost minutuko ikastaroa]

Iturria: Jabier Oses Azurmendi | Hizkuntza normalizazioko teknikaria | Kultura eta Hizkuntza Politika Saila


Euskara hobetzen

BEHIN-BEHINEKO / BEHIN BETIKO

BEHIN-BEHINEKO MARRAREKIN idatziko dugu. Hitz bera (BEHIN) errepikatzen da.

BEHIN BETIKO MARRARIK GABE.

Hitz beraren bikoizketaz sortutako elkarketak honako kasu hauetan idatzi behar dira MARRAREKIN

a)   Lehen osagaiak deklinabide markarik ez duenean:

– gorri-gorria

– zuri-zuria

– aurre-aurrean

b)   Bi osagaiek atzizki bera dutenean:

–  apurKA-apurKA

–  gutxiKA-gutxiKA

–  egunERO-egunERO

c)    Mota honetako elkarketetan (onomatopeiak, gehienbat):

– zehatz-mehatz

– mara-mara

– tipi-tapa

– aiko-maiko

MARRARIK GABE idatziko dugu lehen osagaiak deklinabide-marka badu:

– Aurrez aurre suertatu ziren.    Aurrez-aurre suertatu ziren.

Batik bat.  Batik-bat

Behinik behin.    Behinik-behin.

Kalez kale.         Kalez-kale

EHU Euskara Zerbitzua EHULKU

You Might Also Like

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude