Iturria: Jabier Oses Azurmendi
Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politika Saila
Euskara hobetzen |
Berba berriak Euskarak bide luzea egina du eta luzeagoa akaso egiteke daukana. Gure hizkuntza esparru askotara heldu da dagoeneko; beste batzuetara, berriz, ez. Behar berriei egokitzeko euskarak ere aurrera joan behar du eta horretarako hitz berriak sortu behar ditugu. Batzuk saiatu dira horretan, umore puntu batekin: MAHAITASUN: mahaian jarri eta sekulako tripakadak egiteko maitasun grinatsua; mahaiarekiko maitasuna.
|
Artikulua
Hitztripu hitzak (hitz bat gaizki erabiltzean gertatzen den istripua) egin du bidea, eta nahikotxo erabiltzen da. Batek daki Euskaltzaindiak onartuko duen hurrengo aldaketan. Izan ere, okupa, sikiera, jopuntu, autogestionatu, inpunitate, irismen, jonki, kebab, klenbuterol, kolageno, komite, korner, luntx, menstruazio, bokata, kontainer, manifa, lotesle, txikiteo, lobby, skater, turbulentzia, underground, eta ziklogenesi onartu baditu, zergatik ez hitztripu?
Hona hemen Euskalerriairratia.com-en jasotakoa
Europa Press agentziako Iruñeko ordezkaritzako lankideei teletipo bateko goiburuan gertaturiko hitztripua pasatu digu haien harpideduna den lagun batek:
“PSN e IU de Zizur presentan un recurso de azada por la negativa del alcalde a pagar un curso de euskera al secretario”.
Euskaratzeko tenorean, zalantzak eragiten dizkigu. Nola esaten da euskaraz recurso de azada, gora egiteko helegitea ala aitzur helegitea? Bestalde, NaBaiko alkatearen jokaera kritikagarria izan daiteke, baina haren erabakien aurka aitzurka hastea gehiegitxo iruditzen zaigu. Esan gabe doa guk geuk hitztripu asko izaten ditugula.
Hitzekin jolasean
Antton Telleria “Euskaltzaindidako urgazleak” honako bost hitz hauek asmatu ditu berehala hiztegian sar ditzaten. Entzun Telleriak berak emandako definizioak eta lotu hitz bakoitza dagokion zenbakiarekin.
|