Ez dira berdin deklinatzen bizidunak eta bizigabeak. Gizakiari eta animaliei dagozkienetan erabiltzen dira bizidunekiko atzizkiak: -gan, –gandik, -gana, eta ez landareei eta naturari dagozkienetan. – LagunenGAN aurkitu dut kontsolamendua – Badut konfiantza zuGAN – GurasoenGANDIK datorkio zaletasuna – BasoetaN aurkitzen dute babesa, eta ez BasoenGAN aurkitzen dute babesa – IngurumeneaN eragina izaten dute isurketa horiek, eta ez IngurumenarenGAN eragina izaten dute isurketa horiek – Begirada landareRA zuzendu zuen, eta ez Begirada landarearenGANA zuzendu zuen Hala ere, bizidunaren tratamendua har dezake izen batek beste hainbat berezitasunengatik: pertsonifikazioa, sinbolismoa, animismoa… – Mesede handiak jasotzen ditu EguzkiarenGANDIK …nahiz eta orokorrean bizi gabe moduan jokatu: Lurra ez dago gertu Eguzkitik Multzoak eta erakundeak ere bizidunen moduan deklinatzen dira zenbaitetan, eta honelako bitasunak gerta daitezke: – Gobernutik dator gutun hau – Ez dugu ezer onik espero GobernuarenGANDIK – Ez dago aparteko albisterik taldeaN – Sinesmen handia dut taldearenGAN Morfosintaxiaren inguruko zalantzak eta argibideak. Patxi Petrirena Adi erabilera oker hauei: Tabola nigatik egina da Txabola nik egina da / Txabola nik egin dut 100 eurogatik erosi dut 100 euroan (eurotan) erosi dut -norengatik eta –norengandik ez dira nahastu behar: Zu(re)gandik egin dut Zu(re)gatik egin dut Ni(re)gatik zer espero duzue? Ni(re)gandik zer espero duzue? |