Blog

Mintzanet bere ahotan albistea

Kontatu zure esperientzia MINTZANET BERE AHOTAN atalean!

Mintzanet proiektuan zer-nolako esperientzia izaten ari zaren jakitea gustatuko litzaiguke. Egitasmoari esker, euskara praktikatzen edo praktikatzen laguntzen duzuenon bizipenak kontatzen ditugu. Galdera sinple batzuk erantzunez, gure webgunean jarriko genuke erreportajetxoa; ‘Mintzanet bere ahotan’ atalean. Horretarako bi aukera daude, idatziz eta bideo bidez. Hementxe dituzu bi adibide: IDATZIZ Galderak bidaliko genizkizuke eta zuk idatziz erantzun ondoren, … Continue reading Kontatu zure esperientzia MINTZANET BERE AHOTAN atalean!

20230321 - bost minutuko ikastaroa

Bost minutuko ikastaroa: Noraino, nora arte / Arantxa Urretabizkaia / Su ta gar

Iturria: Jabier Oses Azurmendi | Hizkuntza normalizazioko teknikaria | Kultura eta Hizkuntza Politika Saila Euskara hobetzen NORAINO / -RA ARTE LEKUA adierazi nahi bada, NORAINO kasua hartuko da. Herriraino jaitsi nintzen lagunetara. Ameriketaraino iritsi zen gure osaba Martin. Etxeraino lagundu zidan. DENBORA adierazi nahi bada, (-RA) ARTE erabiliko da: Ordu bata arte egon nintzen zain. … Continue reading Bost minutuko ikastaroa: Noraino, nora arte / Arantxa Urretabizkaia / Su ta gar

Aitziber eta Amets-mintzanet

Mintzorduak II: Amets Arzallus eta Aitziber Zapirain

Arrazakeriaren kontrako egunean, gogoetak Bidasoa inguruan Amets Arzallus bertsolari eta idazlea batetik, eta Aitziber Zapirain Antxeta irratiko esatari eta kazetaria bestetik hizketan jarri ditugu. Hendaian sortuak biak, eta Bidasoako zubia gurutzatuta ari zaizkigu Mintzorduak saio berezi honetan. Martxoaren 21a, Arrazakeria eta Xenofobiaren Kontrako Eguna izanik, egun berezi hau hautatu dugu gure elkarrizketa hau plazaratzeko. ‘Miñan’ … Continue reading Mintzorduak II: Amets Arzallus eta Aitziber Zapirain

Kanpaina I-albistea

2023an ere BIDELAGUNAK behar ditu Mintzanetek

10. urteurrena ospatzen ari da mintzanet egitasmoa, eta dakizuenez, martxan jarri genuenetik ehunka lagunek, astero ordu bat gutxienez eman dute euskara praktikatzen, eta praktikatzen laguntzen. Izan ere, Bidelagunak eta bidelariak elkarrekin aritu dira milaka mintzapraktika ordu eginez, Euskal Herrian asko eta asko, baina gure mugetatik kanpo ere bai. Iaz, 121 bikote berri jarri genituen martxan; … Continue reading 2023an ere BIDELAGUNAK behar ditu Mintzanetek

Garazi Urkola-MBA-mintzanet

Garazi Urkola, bidelaguna: “Online formatua erosoa da, eta edozein tokitan euskara praktikatzen ari diren pertsonak ezagutzeko aukera ematen du”

Unibertsitate garaian, ikaskideek “erdi-brometan” haien mintzalagun izan zedin eskatzen zioten Garazi Urkolari (Amasa-Villabona, 1998), eta kuriositateak jota euskara lantzeko ekimenak bilatzen hasi zen Interneten. “Aspalditik entzuna nuen mintzalagun proposamena eta banekien euskara lantzeko ekimen bat zela baina ez nekien oso ongi nola funtzionatzen zuen, ezta edonork parte har zezakeen ala ez”. Bada, Mintzanet egitasmoarekin egin … Continue reading Garazi Urkola, bidelaguna: “Online formatua erosoa da, eta edozein tokitan euskara praktikatzen ari diren pertsonak ezagutzeko aukera ematen du”

20230317 - bost minutuko ikastaroa

Bost minutuko ikastaroa: Gehiengoa, gehienak / Oier Guillan / EMK

Iturria: Jabier Oses Azurmendi | Hizkuntza normalizazioko teknikaria | Kultura eta Hizkuntza Politika Saila Euskara hobetzen ‘Gehiengoa’ bai, ‘gehienak’ ere bai Onartua da gehiengo hitza, baina ez dugu zertan beti erabilirik: gehienak ere esan dezakegu.  bai askotan hobeki Ipar Euskal Herriko auzapezen gehiengoa euskal departamenduaren alde dago Ipar Euskal Herriko auzapez gehienak euskal departamenduaren alde daude Bizilagunen gehiengoa etortzekoa … Continue reading Bost minutuko ikastaroa: Gehiengoa, gehienak / Oier Guillan / EMK

Mintzorduak I: Aitziber Gurutzeaga eta Patricia Millan

Jendea hizketan jarri nahi dugu, bai. Mintzorduak jendea hizketan jartzeko saioak dira. Saioak zuzenean egiteaz gain, grabatu, editatu, txukundu eta sarean hedatuko ditugu. Antolatutako mintzorduetan, elkarrizketa sakonen bila arituko dira. Jendaurrean eta pantailan. Zuzenean eta nahieran eskura. Euskal Herrian eta munduan. Mintzorduak, mintzanet.eus plataformatik bultzatutako ekimena da. Kalitate handiko elkarrizketak. Euskaraz. Mundu osorako. MINTZORDUAK proiektuaren … Continue reading Mintzorduak I: Aitziber Gurutzeaga eta Patricia Millan

Albisteetarako plantilla

Mikroipuinak idatzi eta kontatuz ospatuko du hirugarren urteurrena Jalgi Hadi Mundura sareko elkarteak

Etxetik etxera konexioak eginez ezagutzen hasi, eta dagoeneko 3 urte bete ditu sarean batzen den Jalgi Hadi Mundura elkarteak. Euskaraz hitz egiteko Mintzanet plataformaren bitartez elkar ezagututako lagunek osatutako ekimena da Jalgi hadi mundura. Eta urteurren berriaren karietara, sarean elkartuko dira berriz ere apirilaren 3an. Eta egun horretarako beren beregi prestatutako 50 hitzez osatutako mikroipuinak … Continue reading Mikroipuinak idatzi eta kontatuz ospatuko du hirugarren urteurrena Jalgi Hadi Mundura sareko elkarteak

20230307 - bost minutuko ikastaroa

Bost minutuko ikastaroa: Xuxurlatu / Lisboako Setioaren Historia / Zortziak Bat

Iturria: Jabier Oses Azurmendi | Hizkuntza normalizazioko teknikaria | Kultura eta Hizkuntza Politika Saila Euskara hobetzen Hitz polit bat: Xuxurlatu Ahots isilez hitz egin. Xuxurla, hots arina, sortu. Haizeak pago-adarretan xuxurlatzen zuen. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa) Sinonimoak: (1) txutxu-mutxu egin, txutxu-mutxuka egin, murmurikatu, bar-bar, erran-merranetan aritu, esamesaka aritu (2) marmaratu (Adorez Sinonimoen Hiztegia) Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar Hiztegia): … Continue reading Bost minutuko ikastaroa: Xuxurlatu / Lisboako Setioaren Historia / Zortziak Bat

Mintzorduak albisterako irudia-mintzanet

Mintzorduak: Jendea hizketan jarri nahi dugu, gero eta jende gehiagok euskaraz egin dezan

Jendea hizketan jarri nahi dugu, bai. Mintzorduak jendea hizketan jartzeko saioak dira. Saioak zuzenean egiteaz gain, grabatu, editatu, txukundu eta sarean hedatuko ditugu.  Antolatutako  mintzorduetan, elkarrizketa sakonen bila arituko dira. Jendaurrean eta pantailan. Zuzenean eta nahieran eskura. Euskal Herrian eta munduan. Mintzorduak, mintzanet.eus plataformatik bultzatutako ekimena da. Kalitate handiko elkarrizketak. Euskaraz. Mundu osorako. ElkarrizketaEuskal Herriko erreferenteak hizketan jartzea da … Continue reading Mintzorduak: Jendea hizketan jarri nahi dugu, gero eta jende gehiagok euskaraz egin dezan