Galdakaoko ekitaldiari bertako alkate ordea den Amaia Betolazak eman zion hasiera, bertaratutako guztiei ongi etorria eman zien eta Mintzanet zer den azaldu zuen.
Blog
Gaur Galdakaon Mintzanet aurkeztuko dugu
Gaur, martxoak 25, arratsaldeko 18:00etan Galdakaoko Gandasegi ikastetxeko gela balioaniztunean, Mintzanet aurkeztuko dugu.
Liburu sorta bat zuretzat!
Twitterren lehiaketa bat jarri dugu martxan azpian dagoen irudiaren esanahia topatzeko (@mintzanet). Zer esan nahi duzu zuretzat? Zer etorri zaizu burura ikusi duzunean? Zure iritzia jaso nahi dugu, beraz, animatu eta parte hartu!
Prudencio Bastarrica: “Euskarari bultzada emanez, norbera ere jantzi egiten da”
Prudencio Bastarrica bidelaguna Zumarragakoa da eta 75 urte ditu. Hitza egunkarian ikusi ostean eman zuen izena Mintzaneten eta ordutik laguntza gustura ematen duela esan digu. Berarentzat abantaila zein den galdetzean, euskarari bultzada emateaz gain, norbera ere jantzi egiten dela aitortu digu.
Aniceto Ajuriagogeaskoa: “Bidelariak gogotsu ari dira, eta horrek ni animatzen nau”
Aniceto Ajuriagogeaskoa duela 68 urte jaio zen Muxikan (Bizkaia). Irakasle bezala lan egin du. Eta orain ere, pozik jarraitzen du jendeari laguntza eskaintzen.
II Mintzanet Sarietako laburpen bideoa
Otsailean II Mintzanet Sariak ospatu genituen Donostiako Camino Doktorearen liburutegian. Bertan, 2014.urteko bidelari eta bidelagun onenak saritu genituen, Raul Alfaro 37 urteko zarrakazteluarra eta Mariaje Barandiaran 57 urteko donostiarra, hurrenez hurren.
Tolosako kultur etxea jendez bete zen Mintzaneten aurkezpenean
Lehenengo Kike Amonarriz eta Pantzo Hirigarairen hitzaldi umoretsuaren txanda izan zen eta jarraian, guk Mintzanet aurkeztu genuen
Bihar Tolosako Kultur Etxean Mintzanet aurkeztuko dugu
Gainera, Kike Amonarriz eta Pantzo Hirigaraik “Bidaso, biga so: Irri iparrak eta hego erak” hitzaldi umoretsua eskainiko dute 19:00etan
Marisa Barrena bidelagunak Mintzaneti buruz hitz egin du Durangaldeko egunkari digitalean
Marisa Barrena Durangokoa da eta bidelagun gisa aritzen da bilbotar batekin. Bere esperientzia oinarritzat hartuta eta Mintzaneti bultzadatxo bat emateko probestuz, “Luzatu haria euskarari” artikulua idatzi du Durangon izeneko egunkari digitalean.
II. Mintzanet Sariak banatu ditugu
Raul Alfarok eta Mariaje Barandiaranek jaso dituzte 2014ko bidelari eta bidelagun onenen oroigarriak