Urriak 3-bmi-mintzanet

‘Arrotza’, Kirmen Uribe [Bost minutuko ikastaroa]

Iturria: Jabier Oses Azurmendi | Hizkuntza normalizazioko teknikaria | Kultura eta Hizkuntza Politika Saila


Poesia

Arrotza

Ez dakit noiztik izan zen, ezin dut esan.

Duela hilabete bat jabetu nintzen eta

gauero gertatu zen geroztik.

 

Kontu handiz egiten nituen egiteko denak,

autoa ohiko toki seguruan utzi,

ateak ondo itxita zeudela ziurtatu. Baina alferrik.

 

Biharamunean zabalik aurkituko nuen.

Hasieran autoa beste auzo batzuetan

uztea deliberatu nuen. Alferrik.

 

Zabalik aurkitzen nuen. Agi denean,

norbaitek lo egiten zuen barruan.

Eta haren usainarekin joaten nintzen lanera.

 

Gero pentsatu nuen, lo besterik egiten ez bazuen

ez zela hainbesterako. Azken batean,

ez zuen autoa lapurtzen. Areago,

 

atsegin zitzaidan urruneko lurrin hura.

Nongoa ote zen galdetzen nion neure buruari,

nolakoa, beltza ala ezti kolorekoa.

 

Lore bat utzi nion behin. Hartu egin zuen.

Hurrengo egunean, mezu bat utzi nion.

Alferrik. Ez da geroztik agertu.

Kirmen Uribe

You Might Also Like

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude