Iturria: Jabier Oses Azurmendi
Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politika Saila
Euskara hobetzen
Maiz, ematen du zenbakiaren amaierari erreparatu gabe eransten dugula kasu-marka; hau da, bokalez edo kontsonantez amaitzen den kontuan hartu gabe itsasten diogula desinentzia. Kasu honetan, kontsonantez bukatzen da BI MILA ETA HOGEITA BAT
…eta kontuz ibili beharko dugu beste erabilera hauekin:
- 2021 urtea 2021. urtea (urtea erabiltzen badugu, (garren (.) beharrezkoa da).
- Bi mila hogeita batean gaude Bi mila ETA hogeita batean gaude
Poesia
URTE BERRI ON!
Urte berriari zer eska?
Izan mutil, izan neska,
bizi gaitezela barrezka
ta ez itota kezkaz kezka.
Urte berriari zer galde?
Egin dezatela gaitzek alde,
izan dezagula osasuna alde
ta egin elkarri (z)irri debalde.
Urte berriari zer opa?
Egin dezagula denok topa,
bete askatasunaren kopa
ta kendu lotsaren arropa.
Badoa betiko urte zaharra,
hartu ona, baztertu txarra,
eutsi pozari, utzi negarra.
Badator berriaren oldarra,
badakar biziaren indarra.
Izan aske, ausart, ez koldarra,
izan fina, ekina, ez zabarra,
alboratu aitzakia kaskarra,
ito zuribide merke baldarra,
ilusioz bete dezagun bularra,
odolean grina, gogoa, garra,
ahaztu jendearen marmarra,
dastatu erronkaren aparra,
gogor heldu zezenari adarra,
elikatu barru-barruko harra,
erein ezpainetan irrifarra,
borondatean dugu iparra,
eztarrian, berriz, deiadarra
eta aho barruan, noski, izarra:
mihian euskara barra-barra,
gure territorio libre bakarra.
(saretik jasoa)