Iturria: Jabier Oses Azurmendi | Hizkuntza normalizazioko teknikaria | Kultura eta Hizkuntza Politika Saila
Pasartea
Thomas Mannen Mendi Magikoa nobelako eszena bat datorkit gogora: tisikoen gaixo-etxean norbait hiltzen zenean, morroiek tapakiekin biltzen zuten gorpua eta gauez ateratzen gaixoek ateratzen ez zuten ate ezkutu batetik, eta, elurra bazen, lera batean jaisten zuten menditik haraneraino, hantxe lur emateko. Gauaren erdian, gaixoek arnasari eusten zioten lera misteriotsua hobeto entzuteko. Goizean, gosaltzerakoan, nor falta ote zen hasten ziren haien begiak. Laster, ordea, beste gaixo batek hartzen zuen desagertuaren mahaiko lekua, eta gaixoek leraren hurrengo bidaiari buruzko kabalak egiten segitzen zuten, ahapeka eta gogo-ilun.
Zu
Anjel Lertxundi