20220419-Bost minutuko ikastaroa

Bost minutuko ikastaroa: aditzaren aspektua eta kalkoak / Andoni Egaña / Zientzia eta natura

Iturria: Jabier Oses Azurmendi | Hizkuntza normalizazioko teknikaria | Kultura eta Hizkuntza Politika Saila


Euskara hobetzen

Aditzaren aspektua eta kalkoak (I)

Erdararen eraginez, baztertzekoak diren joera desegoki batzuk ari dira zabaltzen azken urteotan. Hauek bereziki:

  1. a) Ez da zuzena, etorkizuneko kontuez ari garela (planak egitean, aginduak ematean, mesedeak eskatzean…), aspektu burutugabea erabiltzea gertakizunekoaren ordez (edo bestelako molde bat erabili ordez):

*Gauean, joaten gara zinemara?

 Gauean, zinemara joango (al) gara? / Zer iruditzen zaizu gauean zinemara joaten bagara?).

*Ematen didazu liburua?  Emango (al) didazu liburua?

*Zer, hasten gara lanean? Zer, hasiko (al) gara lanean?

 

  1. b) Ez da zuzena agintera-modu batzuetan aspektu burutugabea edo puntukaria erabiltzea gertakizunekoaren ordez:

*Goaz? Joango (al) gara?).

*Bueno, zer, goazen? Joango gara?Baina Bueno, zer, ba al goaz? zuzena da, beste esanahi batekin.

  1. c) Desegokia da latin-hizkuntzen aukera estilistikoa den ‘orainaldi historikoa’modu kalkatuan erabiltzea. Aspektu burutua dagokie horrelakoei euskaraz:

*1955ean jaiotzen da  1955ean jaio zen / jaioa da

*1964an sortzen da elkartea 1964an sortu zen / sortua da elkartea

Euskara batuaren eskuliburua (moldatua)

 

You Might Also Like

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude