Iturria: Jabier Oses Azurmendi | Hizkuntza normalizazioko teknikaria | Kultura eta Hizkuntza Politika Saila
Artikulua
(…) 60 urte ditu. Lanpostu finkoa eman diote eta gustura dago, aspaldian batetik bestera ibili behar izan baitu. Baina eman dioten lanpostua partziala da. Hogei ordu astean. Eta soldata horrekin ez zaio iristen. Egingo lituzke gustura berrogei, soldata itxuroso baten truk. Xelemon egin behar izan du pertsonal-buruarekin hitz egiteko. Eta ezetz esan dio, ezinezkoa dela lanaldi osoa, eta, gurasokeria nabarmenez, aholkatu dio begiratzeko ze gizarte-laguntza izan ditzakeen bere soldata osatze aldera.
Ez daki zer egin langileak. Baina badaki enpresari oso gutxi kostatzen zaiola bere izerdia. Badaki bere soldataren zati handi bat gizartearen sakelatik irteten dela —enpresak diru-laguntza baitu 55 urtetik gorakoak kontratatzeagatik—, eta, aldiz, bere lanaren emaitza enpresaren zakura doala oso-osorik. Eta orain, enpresak aholkatu dio berriz ere gizartearen sakelak miatzen hasteko, berak ematen ez dionaren bila. Halere, lasai. Datuek diote ongi goazela. Batzuk, oso ongi.
ZELEMON – OEH – OROTARIKO EUSKAL HIZTEGIA
zelemon.
(G-goi; Izt), txelemon (G-goi). Ref.: JMB MitV 231.
Farsa popular representando un juicio, en el que el reo debía hacer equilibrios sobre un celemín. “Malquirrota” Izt 70r (Interpr?).
ZELEMON EGIN (G-azp ap. Gte Erd). Hacer equilibrios sobre un celemín (en la farsa llamada zelemon); se usa con el significado de ‘estar dispuesto a hacer cualquier cosa’. “Horrek beria ez bihurtzeagatik lakariakin zelemon egingo luke (G-azp)” Gte Erd 180.
Au dezute pekatu larriena Evaren alabentzat… eta ortan ez erortzeagatik egingo lukete “zelemon”… edo salduko guzia. Lab Egan 1955 (5-6), 56. Ta zenbaitek zelemon ere egingo luteke ez ditzaten naasi jende arrunta ta xeakin. Lab EG 1958 (1), 77. Orrelako jantziai beldurra diet. Juezarengana agertu baño lenako Xelemon egitea naiago nuke. Lab Auspoa 17, 94. Zelemon egitera jarriko litzake ori. (AN-larr). Inza NaEsZarr 548.