Iturria: Jabier Oses Azurmendi | Hizkuntza normalizazioko teknikaria | Kultura eta Hizkuntza Politika Saila
Euskara hobetzen
ATZERAKARGA
Testuak argiagoak izan daitezen, horrela joka dezakegu; esaldia moztu eta aditza aurreratu:
Azterketariek Administraziora sartzeko egiten diren hautaketa prozesuetan autonomia erkidegoko edozein hizkuntza ofizial erabiltzeko aukera izango dute.
Azterketariek aukera izango dute autonomia erkidegoko edozein hizkuntza ofizial erabiltzeko, Administraziora sartzeko hautaketa prozesuetan.
ATZERAKARGA DA informazioaren zutabe nagusiak esaldiaren amaieran jartzea. Izan ere, uste zabaldua da euskaraz aditza esaldiaren azkenean kokatu behar dela. Esaldi laburretan ondo funtzionatzen du uste horrek, dirudienez, euskarak eskatu eta eskertu egiten duelako bide hori. Baina, uste horri itsu-mustuka jarraitzeak ulergarritasun-arazo franko ekar ditzake, batez ere esaldi luzeetan. Izan ere, aditzak eta subjektuak biltzen dute esaldiaren informazio nagusia, eta, horregatik, atzerakarga dagoenean, oztopo itzelak sortzen dizkiogu hartzaileari, atzeratu egiten baitugu informazio nagusiaren pertzepzioa.
Hori ez da beti horrela izan, ordea, euskarazko prosagintzan. Izan ere, hainbat bide jorratu eta proposatu dira, aspalditik, argitasunaren mesederako:
- Esaldi laburragoak egitea, lokailuak erruz erabiltzea.
- Menpeko esaldiak iragartzeko zenbait lotura-partikula aurreratuta erabiltzea (baldin eta, baizik eta, harik eta…).
- Klasiko batzuek erabiltzen zituzten zein, ezen, non eta, zeren eta… (gaur egun, zaharkitu baino, anatema bihurtu diren arren).
Azpidazki