2022-01-04-Bost minutuko ikastaroa

Bost minutuko ikastaroa: aurrealde; euskarafobia; EIMA katalogoa

Iturria: Jabier Oses Azurmendi | Hizkuntza normalizazioko teknikaria | Kultura eta Hizkuntza Politika Saila


Euskara hobetzen

Euskaltzaindiaren arauak

Nork ez du inoiz erabili esaldi hau?

-> Aurrekaldean izan genituen liburu guztiak.

Erabilera okerra da!

Hauxe da horren inguruan Euskaltzaindiak erabakitakoa:

AURREALDE

Bi era desberdin hauetan idatz daitezke forma hauek:

Aurrealde edo aurreko alde,
Atzealde edo atzeko alde,
Goialde edo goiko alde, barnealde edo barneko alde, e.a.

Ez idatzi, ordea, aurrekalde, atzekalde, goikalde, barnekalde, e.a.

Honek ez du esan nahi horretarako tradizio mintzatua dagoenean aurrekoalde, atzeko alde formak aurrekalde eta atzekalde ebakitzea gaitzesten denik. Hots, hitz egiterakoan, aurrekalde edo atzekalde erabil daitezke.

Araua osorik:

Euskaljakintza

 

You Might Also Like

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude