Euskara hobetzen
*ze ba…? > Zer ba(da)?
Azalpenak eskatzeko erabiltzen den galde-esapidea da, beti bera bakarrik; ez du beste elementurik onartzen inguruan:
—Patxiku, ez (al) dakizu zer pasatzen den? —Zer, ba(da)?
Desegokia da zergatik edo gisako beste galde-hitz (zerta(ra)ko, zer dela eta…) baten egitekoan, bai galdera zuzenean, bai zehar-galderan, bai kausa adieraztean:
*—Ze ba egin duzu hori? (> —Zergatik egin duzu hori?).
*Ez dakit ze ba etorri den hain goiz (> Ez dakit zergatik etorri den hain goiz).
*Hori egin dut ze ba amak esan dit (> Hori egin dut (zeren) amak esan baitit/didalako).
*—Zergatik jo duzu? —Ze ba baloia kendu dit… ( > (…) baloia kendu didalako). (→ zergatik… -(e)n, zergatik ezen… -(e)n)
Ipuina
Bazen behin, herrialde urrun batean, Koronavirus izenarekin ezagutzen zen birus bat. Birus horrek, izenetan edo buruan koroa bat jartzen zaion orok bezala, mundua konkistatu nahi zuen, eta hankarik ez zuenez, aurrera egiteko zuen modu bakarra pertsonaz pertsona jauzika joatea zen. Munduko gizon eta emakume indartsuenak etorri ziren (edo hobeto esanda, munduko indartsuenak zirela uste zuten gizon eta emakumeak), baina bakar bat ere ez zen gai izan birusa garaitzeko, birusa hain zen txikia ezen beti baitzekien kolpeak saihesten.
Eta hain txikia bada nola irabazi ahal izango dugu?- galdetzen zuen jendeak.
-Oso erraza! -Esan zuen handik pasatzen zen haur batek (haur bat, haur guzti denak, eta ipuin honetan sen ona sinbolizatzen duena, gisa-ezaugarri hori sarritan galtzen ari baikara handi bihurtzean, elefantea boa barruan “Printze Txikia” n ikusteko gaitasunarekin gertatzen den bezala).
-Hankarik ez badu, gu gara bere hankak. Etxean ahal dugun denbora guztian geratzen bagara, ezingo du aurrera egiten jarraitu, eta borrokatu gabe irabaziko dugu, hori baita bizitzako borroka garrantzitsuenak irabazteko modua- esan zuen haurrak aho zabalik utziz mundu guztiari.
Eta horrela izan zen haur guztiak bi astez etxean geratu zirelako, eta heldu bezala ikasi genuen pixka bat umeen sen onaz. Horrela, denek berriro irakurri ahal izan zuten “Printze Txikia”, eta azkenean ulertu. Eta horrela ulertu genuen garaipen garrantzitsuenak begietara ikusezinak diren armekin irabazten direla.
Ilustrazioa: Giroillustrator https://www.artstation.com/giroillustrator
Itzulpena: Yosune Estévez
Narratzailea: Maialen Estívariz Rico