Iturria: Jabier Oses Azurmendi | Hizkuntza normalizazioko teknikaria | Kultura eta Hizkuntza Politika Saila
Gasteizko mintzalaguna
ZER DA MINTZALAGUNA?
Mintzalagunaren helburua da astean behin ordubetez gutxienez lagunartean euskara hutsean aritzea. Dagoeneko euskaraz aritzen direnentzat dago pentsatua gure egitasmoa. Euskaraz ondo aritzen diren kideak (Mintzalaguntzaileak) euskaraz gutxiago praktikatzen dutenekin (Mintzalagunak) elkartzen ditugu.
NORK HAR DEZAKE PARTE?
Hortaz, parte hartu ahal izateko, lagunartean taberna giroan hitz egiteko gutxieneko gaitasuna eskatzen da. Ziurtagiriei begira, bada, B1 maila gainditua izatea, edo besterik gabe, esan bezala, taberna batean lagunen artean gai informalei buruz hitz egiteko gaitasuna izatea.
NOLAKOAK DIRA TALDEAK?
Taldeak txikiak izaten dira. 6 eta 10 kide bitartean. Gazteak, helduak, jubilatuak… denetik dago. Baina saiatzen gara.