Iturria: Jabier Oses Azurmendi | Hizkuntza normalizazioko teknikaria | Kultura eta Hizkuntza Politika Saila
Musika
Adiskide bat bazen
Orotan bihotz-bera
Poesiaren hegoek
Sentimentuzko bertsoek
Antzaldatzen zutena
Plazetako kantari
Bakardadez josia
Hitzen lihoa iruten
Bere barnean irauten
Oinazez ikasia
Ikasia
Nun hago, zer larretan
Urepeleko artzaina
Mendi hegaletan gora
Oroitzapen den gerora
Ihesetan joan hintzana (bis)
Hesia urraturik
Libratu huen kanta
Lotura guztietatik
Gorputzaren mugetatik
Aske senditu nahirik
Azken hatsa huela
Bertsorik sakonena
Inoiz esan ezin diren
Estalitako egien
Oihurik bortitzena
Bortitzena
Nun hago, zer larretan…
Xabier Lete
Pages: Page 1, Page 2, Page 3