Iturria: Jabier Oses Azurmendi | Hizkuntza normalizazioko teknikaria | Kultura eta Hizkuntza Politika Saila
Pasartea
Begizkoaren kontra kutuna erabiltzen zen
Kutuna oihalezko zakutxo bat da, haurraren zilbor-hestea duena, bakarrik edo erruda, apioa eta ikatzarekin batera. (Barandiaran, 1924).
Azkuek, 1959an, honela dio: “Garai, Ibarruri eta Arrasaten,
altzairu edo kuxin honetan gauza asko sartzen dituzte amek: ikatz puska bat, urtxila, xaboi puska bat, ur bedeinkatu tantak, paper idatzi eta tolestu bat eta zilbor zati bat, haurrari jaiotzean moztu ziotena. Lekeition lau marabediko txapon bat ere sartzen zioten.Kutunak osatzen dituzten elementuen kopurua oso handia da, arau zehatzik gabea. Udalerri bakoitzean, eta ziur asko kasu zehatz bakoitzean, amak, amonak edo seniderik jakitunenak substantzia batzuk edo beste batzuk hartzen zituen bere aukeramenean. Erreferentzia batzuetan aipatzen da haurraren zilbor-hesteko zatia dela jaioberrien kutunaren osagai bakarra. Aipatzen da kutuna Ataunen jaioberrien begizkoaren aurkako eraginkor gisa erabiltzen dela.
Anton Erkoreka. Begizkoa, mal de ojo – Microsoft Word – 00 Erkoreka, A. Mal de ojo – Begizkoa. Bilbao, Ekain, 1995-R-6.doc (ehu.eus)
Itzulpena: Jabier Oses Azurmendi.