Iturria: Jabier Oses Azurmendi | Hizkuntza normalizazioko teknikaria | Kultura eta Hizkuntza Politika Saila
Lau aldeetatik jositako liho poltsa. Goialdean soka pasatzeko zuloa du eta barruan zilborreste zati bat eta egur ikatza gordetzen dituela dirudi.
Kutunak poltsa txiki batzuk ziren eta barruan gauza desberdin asko gorde zitezkeen. Halakoak haurraren faxatik zintzilik jartzen ziren jaioberriari kalterik etor ez zekion eta, batez ere, begizkotik babesteko.
Gipuzkoako Zerainen, kutun honen jatorrizko herrian, “kuttuna” etxean bertan egiteko ohitura zegoen, lihozko poltsa bat hartu eta bertan jaioberriaren zilborreste zati bat eta su baxuko hondakinetatik egur ikatz zati bat sartuaz. Ohitura hau, osagai gehiagoz edo gutxiagoz, Euskal Herriko beste leku batzuetan ere ezagutu zen, baina, apurka-apurka, inguruko moja komentu eta santutegietan egindako “ebanjelioak” (barruan ebanjelioen zati inprimatuak dituzten poltsa txikiak) haien lekua hartzen joan ziren.