Iturria: Jabier Oses Azurmendi
Hizkuntza normalizaziorako teknikaria
Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politika Saila
Euskara hobetzen
Euskaltzaindiaren hiztegiak aukera ematen digu hitz zaharkituak, herri-mailakoak, lagunartekoak edo jasoak bilatzeko. Behe-mailakoak bilatzeko, ezkerreko bilatzailearen iragazkia erabilita, erregistro-markan: |
Artikulua
Hiztegia
Espainiarrak laugarren zihoazen. Herbehereetakoak hirugarren. Olinpiar Jokoetako emakumezkoen estropada binaka. Telebista espainiarrean ohiko esatariaren laguntzaile emakume bat. Berria zen lantegi horretan. Urduri zegoela antzematen zitzaion. Eta halako batean hala bota zuen: «Bi lehenengoak oso urruti daude, baina nik uste dut hirugarren doazenak harrapatuko ditugula, zerak… neandertalak». Esan orduko ohartu zen. Barkamena eskatu zuen. Jakinaren gainean zegoen nonbait orain «holandesas» ezin dela esan eta, «nederlandesas» edo esaten hasita, tronpatu egin zen.
Olinpiar Jokoak. Emakumeen errepideko txirrindularitza proba. Inondik ere espero ez zen txirrindulari bat, Anna Kiesenhofer, proba irabaztear da. Hasiera-hasieratik sartu da ihesaldi batean eta buruan bukatu behar du. Esataria, gizonezkoa, ez da berria eta ez dago bereziki hunkitua. Austriarraren balentriaren berri ematen hasita, gazteleraz, bazuen hainbat esamolde eskueran: «Auténtica hazaña», «verdadera heroicidad»… Baina beste bat hautatu zuen: «Gran machada». Ez zuen deus zuzentzeko premiarik sentitu. Ez zuen barkamenik eskatu.
Gaur, estropadan esatari izan zenak hanka sartu izanaren harra ibiliko du barruan. Txirrindularitza esatariak, aldiz, arra baino ez.
Jokoa
Haurrek hainbat aplikazio erabil ditzakete mugikorrean euskaraz jolasteko (ikusi ERAren Baliabideen Kutxa). Hitziki hitzak ikasteko jolasa da, haur txikientzat egokia, baita euskara ikasten ari diren helduentzat ere.
Adina: 2-6 urte
Doakoa
Android eta iPhone