20230228-bost minutuko ikastaroa

Bost minutuko ikastaroa: berdin eta desberdin / Uxue Rey Gorraiz / Annekdotas


Iturria: Jabier Oses Azurmendi | Hizkuntza normalizazioko teknikaria | Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Artikulua

Trapa

Trapa 1990eko hamarkadan jaio zen, AEBetan, baina azken lauzpabost urteotan egin du eztanda Euskal Herrian. Genero maitatua da askorentzat, baina kritika jomuga ere izaten da hainbatetan. Ahotsari jarritako filtroek, hizkera sarri diglosiko eta zikinak eta kantuetako mezu garratzek asaldura eragiten dute zenbait esparrutan. Haren arrakasta, baina, ukaezina da jadanik.

Trapa raparen azpigenero bat da, 1990eko hamarkadaren amaieran hegoaldeko Estatu Batuetan garatu zena.[1] Zatitutako hi-hatak eta dunbalaren soinu gogorrak oinarrizkoak dira estiloan, giro iluna sortuz. “Trap” hitza droga saltzeko tokia esan nahi du sorrera-lekuetan.

Wikipedia

Euskal trapa

«Generoa modan egonda, denek igo nahi dute trenera». Trenean diren ugari datozkio burura, dudak duda: Chill Mafia, HOFE, Bengo, Ben Yart, Euskoprincess, Etxepe, XSakara, Mutiko, Tatta, Denso…

Euskara «diluitua» nagusi

Halaber, euskal trapa ulertzen bada euskaraz egiten den trapa bezala, orduan ere bada zer aztertua. Eszenari erreparatu diotenak eta haren barrenean direnak ados daude ondorio batean: diglosiak indar handia du. Oso ohikoa da euskara erdarekin korapilatzen entzutea. Berdin batera edo bestera esandako esaldiak tartekatuz, edo esaldi bakarraren barrenean batera edo bestera esandako hitzak nahasita.

Besteak beste, hala egiten du Igotz Mendez HOFE-k, «euskañol etengabean», aitortu duenez. «Naturalagoa egiten zait horrela egitea, horrela bizi naizelako, eroso, saltoka, gaztelaniatik euskarara eta euskaratik gaztelaniara. Banuke euskara hutsean egitea ere. Igual, egunen batean horrela eginen dut, baina orain, horrela. Nahi dudalako».

Hainbat artistak ikusi dute bere burua hizkeraren gainean esplikazioak ematera beharturik. Izan ere, bada euskara erdarekin diluitzen ikusteak mintzen duenik ere. HOFEren iritziz, ordea, horrela aritzea da, askorentzat, errealitatea kontatzeko eta hari kantatzeko modurik zintzoena, eta «zilegi» da, beraz. «Hizkuntzari kalte egiten dion aldi berean, on ere egiten dio, eta, edonola ere, ez da halako astakeria».

Izatez, trapak sortzez du berezkoa izaera diglosikoa. AEBetan, ingelesezko kantuetan sarri txertatzen ziren —eta dira—, adibidez, gaztelaniazko hitzak, slang-ean. Zenbaitek argudiatzen dute hori gertatzen dela generoak sorleku izandako langile auzoetan nazionalitate askoko jendea biltzen zelako. Hala eta guztiz ere, ez dirudi Euskal Herrian eredu hori jarraituta hartu denik bide bera. Hala uste du, besteak beste, XSakarak: «Nik dakidala, AEBetako trapean emaitza estetiko bat lortzeko baliatzen dute diglosia. Hemen, bizimodua ere horrelakoa delako gertatzen da; kalearen isla da».

Euskara ere atrapatua. Uxue Rey Gorraiz. Berria

You Might Also Like

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude