Iturria: Jabier Oses Azurmendi
Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politika Saila
Euskara hobetzen
|
Pasartea
Genero batek eta bertzeak enplegua, zaintza lanak eta militantzia nola uztartzen dituen aztertu du Marina Sagastizabalek liburu bilakatu duen tesian
Badaude ohiko etxeko lanak deitzen direnak —kozinatzea, harrikoa egitea—, egunero nahitaez egin behar direnak, eta noizbehinka egiten direnak —erosketak, konponketak—. Gizonen inplikazioa gehiago dator noizbehinkako horietatik. Eta umeen zaintzan ere, adibidez, lan ludikoagoak egiteko joera ikusten da gizonengan.
Presentzia hirukoitza azaltzeko eredu batzuk sortu dituzu elkarrizketetatik. Zein dira?
Figura bat da ama txarrarena; hau da, bere bizitzan zehar inoiz ez diona uko egin parte hartze soziopolitikoaren eremuan egoteari. Bere gertuko inguruak gaizki ikusi du askotan inplikazio hori; ulertu delako —bereziki, ama izan denean— ez zela haren eginkizuna hor egotea. Gaizki ikusi da umeekin bileretara joatea eta gero berandu iristea etxera, «eta ea nork egiten duen afaria». Emakume horiek egin behar izan dute autoafirmazio ariketa handi bat hor mantentzeko.
Zer ondorio dakartza horrek?
Emakume horien kontakizunetan, errua oso presente dago. Ama batek kontatzen du, adibidez, garai batean goizez lan egin eta arratsaldez ikasten zuenean, bere semea aitona-amonekin geratzen zela eta umea ez zela abandonatua sentitzen; aldiz, egon denean goizez lanean eta arratsaldez manifestazioetan edo asanbladetan, eta semea aitona-amonekin utzi duenean, hor bai sentitu dela umea abandonatua.
Zer dago horren atzean?
Sozialki emakume langilearen figura onartua dago ja: igual duela hamarkada batzuk ez zen zilegi, haren rola zelako etxean egotea, baina hori aldatu egin da. Aldiz, emakume militantearen figurak ez du oraindik legitimitaterik, bereziki zaintza lanak asumitzen direnean: bai seme-alabena, bai gurasoena.
Eta gizonak?
Kontrako aldean dago guztiz aurkako figura: presentzia hirukoitz antagonikoa. Topatu ditut txanpiñoi militanteak deitu ditudanak: prestutasun osoz aritzen diren militanteak, bereziki gizonak. Egiten dute ez dutelako ardurarik asumitzen zaintzaren eremuan. Egia da belaunaldi gazteetako gizonen partetik ikusten dela ez dela desiragarria, eta orain aita direnek nahiago luketela beste era batera bizi, baina diskurtsiboa da: praktikan, hein batean, oraindik hori gertatzen da.
Presentzia hirukoitz antagoniko horretan egon dira kontakizun batzuk, emakumeenak, baina beste logika batean: ardura handia hartzen dute etxeko eremuan eta zaintzarenean, eta horrek dakar haientzat ia ezinezkoa dela enpleguan eta militantzian egotea. Adinekoen zaintzaren testuinguruan oso argia da: batzuen bizitza da lanera joatea eta arratsaldeetan gurasoak zaintzea, eta asteburuetan ere bai. Ezin dute beste ezer egin.
Maddi Ane Txoperena Iribarren
Oker Txiki garrantzigabeak
Antonio Tabucchi (Fernando Rey-k itzulia)