Iturria: Jabier Oses Azurmendi
Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politika Saila
Euskara hobetzen
HAREN / BERE / BERAREN
BERE: aditzean pertsona bera agertzen bada erabiltzen da: Ana BERE etxera joan da. (Ana Anaren etxera joan da). BEREk adierazten duen pertsona aditzean aipatuta dago (Anaren etxea da,eta Ana bera joan da).
HAREN: HARENek adierazten duen pertsona ez da aditzean agertzen: Ana HAREN etxera joan da. (Ana beste baten etxera joan da, Mirenen etxera, adibidez).
BERAREN: HAREN formatik dator (ber+haren), eta aldez aurretik aipatutako pertsona edo izaki bati erreferentzia egiteko erabiltzen da. Xabier ezagutzen duzu? Bada, BERAREN lagunekin goaz.
Euskal Gramatika Osoa Ilari Zubiri eta Entzi Zubiri
Gai honetan sakondu nahi baduzue: bere/haren (beraren) pps / pdf
Erabilera honetan zalantza asko izaten ditugu. Ikusi bestela Andres Alberdik dioena Felix Ibargutxik egindako elkarrizketa batean:
– Aitortuko dizut: zalantza izaten dut «haren», «bere», «beraren», «beren» eta «beraien» erabiltzeko garaian. – Nik uste denok izaten dugula zalantza. Alde batetik, euskalkien artean ez datoz ohiturak bat; eta bestetik, gaztelaniaren ziria dago, batez ere bere erabiltzen dugunean (gaztelaniazko «su» posesibo guztiak «bere» egiten ditugulako). Elkarrizketan, hainbat zalantza argitzen digu, besteak beste:
|
Poesia
HIL EZ DENAK
Zure atean jotzen du berriz babes dezazun, zure keinu bat bilatzen du irautea merezi duela jakiteko. Badaki lehortea zer den, badaki itxaroten, badaki harri artean bizitzen. Inoiz minik behar du, inoiz zalantzarik, inoiz bizirik sentitu hil ez denak.
Jon Benito
|