Iturria: Jabier Oses Azurmendi | Hizkuntza normalizazioko teknikaria | Kultura eta Hizkuntza Politika Saila
Euskara hobetzen
Bizidunak eta bizigabeak
Ez dira berdin deklinatzen bizidunak eta bizigabeak.
Gizakiari eta animaliei dagozkienetan erabiltzen dira bizidunekiko atzizkiak: -gan, –gandik, -gana, eta ez landareei eta naturari dagozkienetan.
– LagunenGAN aurkitu dut kontsolamendua
– Badut konfiantza zuGAN
– GurasoenGANDIK datorkio zaletasuna
– BasoetaN aurkitzen dute babesa, eta ez BasoenGAN aurkitzen dute babesa
– IngurumeneaN eragina izaten dute isurketa horiek, eta ez IngurumenarenGAN eragina izaten dute isurketa horiek
– Begirada landareRA zuzendu zuen, eta ez Begirada landarearenGANA zuzendu zuen
Hala ere, bizidunaren tratamendua har dezake izen batek beste hainbat berezitasunengatik: pertsonifikazioa, sinbolismoa, animismoa…
– Mesede handiak jasotzen ditu EguzkiarenGANDIK
…nahiz eta orokorrean bizi gabe moduan jokatu: Lurra ez dago gertu Eguzkitik
Multzoak eta erakundeak ere bizidunen moduan deklinatzen dira zenbaitetan, eta honelako bitasunak gerta daitezke:
– Gobernutik dator gutun hau
– Ez dugu ezer onik espero GobernuarenGANDIK
– Ez dago aparteko albisterik taldeaN
– Sinesmen handia dut taldearenGAN
Morfosintaxiaren inguruko zalantzak eta argibideak. Patxi Petrirena
Adi erabilera oker hauei:
Tabola nigatik egina da Txabola nik egina da / Txabola nik egin dut
100 eurogatik erosi dut 100 euroan (eurotan) erosi dut
–norengatik eta –norengandik ez dira nahastu behar:
Zu(re)gandik egin dut Zu(re)gatik egin dut
Ni(re)gatik zer espero duzue? Ni(re)gandik zer espero duzue?