Iturria: Jabier Oses Azurmendi
Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politika Saila
Euskara hobetzen
DAGOKIONEZ edo DAGOKIONEAN? DAGOKIONEZ Niri dagokidanez, egon zaitez lasai. Nire dagokidanean, egon zaitez lasai. Matematikari dagokionez… Matematikari dagokionean… Eginkizun guztiak beteko ditu, hitzeko jendeari dagokionez. Eginkizun guztiak beteko ditu, hitzeko jendeari dagokionean. -> Dagokionean Denborazko esaldietan erabiltzen da; noiz. Dagokionean egiten du lan. Honi dagokionean…Honi dagokionez… Dagokizunean hitz egingo duzu. Dagokidanean hasiko naiz kantatzen.
-> Beste adibide bat: Uxueri DAGOKIONEZ / Uxueri DAGOKIONEAN Begiratu batera antzekoak diren arren, esanahiari dagokionez ezberdinak dira. · “Uxueri dagokionean” denborazko esaldia da soilik, eta hau esan nahi du: Uxueren txanda denean, Uxueri dagokion garaian, Uxueri dagokion unean… NOIZ galderari erantzun behar dio beti. Beraz, ez da zuzena beste esanahi batekin erabiltzea. · “Uxueri dagokionez” egiturak, berriz, bi esanahi ditu: a) Uxueren inguruan · Uxueri dagokionez, ez dut besterik esateko. · *Uxueri dagokionean, ez dut besterik esateko. b) Uxueri dagokiolako · Uxueri dagokionez, berak egingo duelakoan gaude. · *Uxueri dagokionean, berak egingo duelakoan gaude.
Euskal Herriko Unibertsitatea EHULKU |
Elkarrizketa
“Gure sinesmenak zalantzan jartzeko gaitasuna da pentsamendu kritikoa izatea” Aitziber Agirre Ruiz de Arkautek Agustin Arrieta Urtizberea filosofoari egindako elkarrizketaren pasarte bat irakurriko dugu. Osorik, hemen: Elhuyar aldizkaria “Harridura azaltzea, etengabe galderak egitea…Gaitasun hori da garrantzitsua. Askotan, erosoena da galderarik ez egitea, batez ere entzuten duzunak zure sinesmenekin bat egiten badu. Erosoagoa da ez ikusiarena egitea” Pertsonok oinarrizko zer gaitasun ditugu pentsamendu kritikoa garatzeko? Garrantzitsuena da ia-ia haur baten portaera izatea. Harridura azaltzea, etengabe galderak egitea…Gaitasun hori da garrantzitsua. Askotan, erosoena da galderarik ez egitea, batez ere entzuten duzunak zure sinesmenekin bat egiten badu. Erosoagoa da ez ikusiarena egitea. Horregatik, esango nuke ezinbestekoa dela galdera zorrotzak egiteko gaitasuna lantzea, une bakoitzean eta testuinguru bakoitzean. Izan testuinguru zientifiko batean, egungo pandemian adibidez, edo edozeinetan. Ni oraindik shock egoeran nago pandemia dela eta. Galdera egokien bila nabil, horiek ematen baitidate sarbidea kritikoa izateko. Bertrand Russelek askotan esaten zuen hori filosofiaz: garrantzitsuena ez da zer erantzun ematen dituen, baizik eta nolako galderak egiten dituen. Eta eguneroko bizitzan, berdin. |
Bideoa
Bideo gomendagarri bat, hemen. Ana Galagarrak Berrian argitaratzen dituen artikulu guztiak oso interesgarriak dira |
Eskertzekoa da egiten duzuen lana.
Mila esker!!!!