Urriak 31-bost minutuko ikastaroa-mintzanet

Bost minutuko ikastaroa: Domu Santu eguna, Santu Guztien Eguna / Itsaso Jauregi / Heriotza

Iturria: Jabier Oses Azurmendi | Hizkuntza normalizazioko teknikaria | Kultura eta Hizkuntza Politika Saila


Euskara hobetzen

Domu Santu eguna / Santu Guztien Eguna

Nola idatzi behar da: Domu Santu eguna ala Santu Guztien Eguna? Ala biak zuzenak dira?

Biak zuzenak dira: [EH:Domu Santu][EH:Santu Guztien Egun].

Domu Santu egunean egun erabiltzea ez da nahitaezkoa (horregatik doa minuskulaz); ezinbestekoa da, aldiz, Santu Guztien Egunean (horregatik doa maiuskulaz). Adibideak: Gaur Santu Guztien Eguna da edo Gaur Domu Santu (eguna) da.

Horien sinonimoak dira hauek ere: [EH:Domu Santuru] eta [EH:Omiasaindu].

­­­­­­­­­­­­­­­­______________________________________________________

Santu Guztien Eguna,[1] Domu Santu,[2] Domu Santuru[2] edo Omiasaindu[2] fededunek santu baten jaieguna huts egin izana barkatzeko Urbano IV.ak kristauentzat ezarritako jaieguna da.

Erromatar Eliza Katolikoak azaroaren 1ean ospatzen du, eta Eliza Ortodoxoak Mendekoste osteko lehendabiziko igandeanAnglikano eta luteranoek ere ospatzen dute.[3] Egun horretan liturgia-urtean bere jaialdia ez duten santuak omentzen dituzte. Kristau tradizioko herrialde askotan da jaiegun ofiziala, besteak beste Hego Euskal Herrian, non egun horretan hilerrietara joateko ohitura dagoen.[4]

Hurrengo egunean Hilen Eguna ospatzen dute, oraindik Garbitokian dabilen hildakoen arimak laguntzeko.

Wikipedia

You Might Also Like

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude