20220517 - Bost minutuko ikastaroa

Bost minutuko ikastaroa: -elaz eta -laren / Jose Mari Pastor / Oskorri


Iturria: Jabier Oses Azurmendi | Hizkuntza normalizazioko teknikaria | Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Artikulua

Eugiko emakumearen egiak

Lasai asko bota zuen, erdaraz: «Yo ya no soy vasca, porque no hablo vasco». Esteribar aldeko emakumeak —Eugikoa, zehazki— zortzi euskal abizen zituen. Nafarroako bailara horretan zituen sustraiak. «Mi abuelo sí que era vasco. Hablaba un vasco más cantarín», segitu zuen. Hark, aldiz, ez zekien euskaraz. Hizkuntza gabe ez zen euskalduna. Ez zen vasca.

Euskara ia guztiz galdua zen Eugin 80ko urteen hasieran. Lehen, ez. Xalbadorrek bertako festetan kantatu zuen, herriko bertsolari Urbano Egozkuerekin batera. Orduan ohikoa zen Eugiko gazteak Urepeleko festetara joatea. Baten bat oinez, Urkiaga mendatean barrena. Hizkuntza bera zuten bi aldeetako herritarrek. Euskarak batzen zituen. Gero…

Bilboko pisukide nafar baten ama zen Eugiko andrea. Euskaldun hitza vasco itzultzen zuen, antzina bezala. Ekuazioa: euskaraz ez dakizu, ez zara euskalduna. Beraz, ez zara vasco. Nafarroan argi zuten. Eremu euskalduneko jendea erdal guneetara zihoanean ez zen arraroa hau entzutea: «Ahí vienen los vascos».(…)

Jose Mari Pastor. Berria

You Might Also Like

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude