20211130-Bost minutuko ikastaroa

Bost minutuko ikastaroa: Elurraren hiztegitxoa; Izen ez diren izenak; Meigas


Iturria: Jabier Oses Azurmendi | Hizkuntza normalizazioko teknikaria | Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Artikulua

Ezizenak
(…) Izaerak, ohiturak eta jokaerak ere informazio iturri «ezin hobeak» direla dio Haranburuk: Zartakos begietan tik bat zuelako zartadazko keinuak egiten zituenari, Arantzan (Nafarroa); Taison txikitan beti eta denekin borrokan ibiltzen zenari, Zegaman (Gipuzkoa); Submarino bere buruaz beste egin nahian errekara bere burua bota eta gehiago aguantatu ezin zuenean burua atera zuenari, Oiartzunen (Gipuzkoa); Ozpin pertsona haserrekor bati, Beran (Nafarroa); Lady Di emakume oso-oso finari, Zegaman (Gipuzkoa); eta Sandiosenekoa beti elizan zegoenari, Zumaian (Gipuzkoa).
Hizkera bera ere bada beste iturri «oparo» bat. Hiztotelek zerrenda propioa eta makurra dute: Tarta Adunan (Gipuzkoa), Barandandandandilla San Martin Unxen (Nafarroa), eta Telele Gaztelun (Gipuzkoa). Asko hitz egiten duenari, berriz, Mingañas deitu zioten Zizurkilen (Gipuzkoa). Janzkerek eta orrazkerek ere eman duten zeresana: Sotanas apaizari, Arantzan (Nafarroa); Moises ilea orraztean erdian izugarrizko arrastoa egiten zuenari, Moisesek itsasoa bitan banatzean bezala, Zegaman (Gipuzkoa). Eta funtzio eta disfuntzio fisiologikoek ere badute euren zerrenda: Imedio kola jaten zuenari, Zizurkilen (Gipuzkoa); Tufus puzkerlari sutsua zenari, Goierrin (Gipuzkoa); eta Mokoplaust muki asko jaten zituenari, Ondarroan (Bizkaia).
Gorputzaren handitasuna edo txikitasuna eta gorputzaren formen egokitasuna edo desegokitasuna goitizenak asmatzeko iturri gisa izendatzen ditu Haranburuk: Sinlepo lepo motza zuenari, eta Kurrillo lepo luzea zuenari, Zegaman (Gipuzkoa); Burus buru oso handia zuenari, Goizuetan (Nafarroa); Txatu sudurra motza zuenari, eta Tuertu begibakarrari, Ondarroan (Bizkaia); Taugres oso garaia zenari, eta Txopinko marrazki bizidunetako pertsonaiak bezala arrautza formako burua zuenari, Azpeitian (Gipuzkoa).
Mikel Haranburu Filosofia eta Hezkuntza Zientzietako doktore eta EHUko ILCLI Logikaren, Kognizioaren, Lengoaiaren eta Informazioaren Institutuko kidea da.
Izen ez diren izenak
Enekoitz Telleria Sarriegi. Berria

 

You Might Also Like

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude