20230214-bost minutuko ikastaroa

Bost minutuko ikastaroa: Erabilera okerrak / Maria do Rosário Pedreira / Zientza kaiera


Iturria: Jabier Oses Azurmendi | Hizkuntza normalizazioko teknikaria | Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Poesia

Eskerrak ez nintzen hil

hil nahi izan nuen aldiro –ez nuen zubitik salto egin

ezta eskumuturrak odolez bete ere ezta

errepidera jauzi egin ere, han urrunera–. Eskerrak

 

ez nuen soka sabaiko habetik eseki, ezta

farmazian, errezeta faltsuarekin,

betiereko lo-dosi bat erosi ere. Eskerrak

 

beldur izan nintzen: labanei, altuerei, eta

batez ere guztiz ez hiltzeari

eta hor geratzeari –lehen baino are

galduago ikusi gabe begiratzen–. Eskerrak

sabaia altuegia izan zen beti eta

ni irrigarriki txikia heriotzarako.

 

Aldi horietakoren batean hil izan banintz,

orain ez nuke zure ahotsa entzungo niri deika

poema hau idazten dudan bitartean, –ez dirudien

arren– maitasun poema bat baita.

Eskerrak ez nintzen hil

Maria do Rosário Pedreira

You Might Also Like

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude