Iturria: Jabier Oses Azurmendi
Hizkuntza normalizaziorako teknikaria
Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politika Saila
Euskara hobetzen
Eragin eta arazi
Definizioa
Ekintzak eragileren bat duela adierazten dute aditz arazleek. Bi modutara eratzen dira:
- eragin (barre eragin)
- –arazi (geldiarazi) bidez [EH].
Bakoitzak bere erabilera du, eta –arazirena (→ -arazi, -erazi)) berariaz arautua badago ere, ez da hala gertatzen eraginekin.
Eraketa
egin> egituradun aditz-perifrasien aditz arazlea eratzeko erabiltzen da eragin aditza (→ aditz-lokuzioa):
- barre egin > barre eragin;
- negar egin > negar eragin;
- irri egin > irri eragin;
- ihes egin > ihes eragin…[EH]
Sinonimoak dira eragin eta eginarazi.
egin> egituradunek, gainera, –arazi arazlearekin osatzeko aukera ere badute, eta baliokideak dira hartara bi moldeak.
Halatan, baliokideak eta zuzenak dira
- hitz eragin……..hitz eginarazi
- negar eragin……negar eginarazi
- ihes eragin……ihes eginarazi
- huts eragin……huts eginarazi
(salbuespena *barre eginarazi da (> barre eragin)). [EH]
egin> egiturako batzuek, egin galduta, arazi> egitura ere onartzen dute:
- bultzarazi,
- hutsarazi,
- ihesarazi, loarazi…;
beste batzuek, ez: *hitzarazi, *lanarazi, *negarrarazi… Euskaltzaindiaren Hiztegira jo beharra dago horrelakoetan.
Erregimena
Ohikoena dio aditza izatea da:
Negarra eragin zion
Barrea eragin zidan
baina du ere izan liteke:
Gertaera ikaragarri hark negar handiak eragin zituen. [EH]
Euskaltzaindiaren hiztegia (moldatua)
Ariketak Euskaljakintza:
http://euskaljakintza.com/ariketak/arazi.htm
Pasartea
Noiz edo noiz inbidia sentitu izan dut aktore batzuen lana ikustean. Inbidia sanoa. Pertsonaia polita denean, nire ezaugarri fisikoei egokitzen zaienean, inbidia pixka bat sentitzen dut. Sanoa. Behin castinga egin nuen, Frantzian filma bat egiteko. Bartzelonatik Parisa joandako sukaldari baten rola zen. Polita. Comme un chef zuen izena komediak, eta Jean Reno protagonista. Probatik oso gustora irten nintzen arren, ez ninduten aukeratu. Estreinatu zenean, joan nintzen ikustera, eta Santiago Segurak jokatzen zuen pertsonaia hura. Nik askoz hobeto egingo nuela pentsatzen irten nintzen aretotik. Bai, inbidia sentitzen nuen. Eta ez zen sanoa.
Ramon Agirre
Hizkuntza-irizpideak
Eusko Jaurlaritzak herritarren hizkuntza eskubideak bermatzeko sektore publikoak jarraitu beharreko irizpideak onartu ditu apirilean.
Administrazioko langileen hizkuntza-jokabideak aztertzen dira dokumentu honetan, zerbitzu-hizkuntzan eta lan-hizkuntzan; besteak beste, herritarrekiko harremanak, erakundeen arteko harremanak, bai ahoz eta bai idatziz…
Edurne Fernandez de Antona