20220823-Bost minutuko ikastaroa

Bost minutuko ikastaroa: Eraman / Juan Luis Zabala / EIMA Katalogoa

Iturria: Jabier Oses Azurmendi | Hizkuntza normalizazioko teknikaria | Kultura eta Hizkuntza Politika Saila


EIMA Katalogoa

Amets egiteko liburuak bildumako eta Txo! bildumako hainbat liburu aurki ditzakezue EIMA Katalogoan. Album ilustratu hauek Haur Hezkuntzako eta Lehen Hezkuntzako 1. zikloko haurrentzat aproposak dira, eta irudi ederrez horniturik daude.

Xirimiri : babes gaitezke zure alboan? / [testua eta irudiak] Fernando Pérez Hernando ; [itzulpena, Joseba Sarrionandia]

Zorigaitz sinple batetik sortzen da elkarrengandik ikasteko eta elkar aberasteko aukera euriak bustitzen duen hegazti familia baten etxean. Umeek batak besteagandik ikasiko dute, ama jakintsu bat izango dute, gainera, laguntzeko. Sinpletasunetik abiatuta, «Xirimiri» album ilustratuak istorio zirkular bat kontatuko du, gizarte indibidualista honen nolabaiteko metafora bat sortuz, elkarbizitzatik eta elkartasunetik komunikazioa eta kolektibotasuna hobetzeko ideiarekin. Bokalak, Fernando Pérez Hernandok, jolasteko baliabide bihurtzen ditu, hitzak deszifratzeko irakurleen gaitasuna suspertuz, eta bost zeinu eta soinu horiek gure hizkuntza artikulatzeko duten garrantzia nabarmenduz. Egileak joko foniko bat planteatzen du, protagonista bakoitza bokal batekin loturik. Narrazioaren ikuspegitik, ipuinak egitura metatzailea du. Grafikoki, oso xumea da baliabide aldetik. Eszenatoki bakar batean gertatzen da, eta plano desberdinen bidez aurkezten dira pertsonaia atseginok. Orrialderik orrialde umorea gehituz doa eta amaierak irribarrea eragiten du, borobila da.

You Might Also Like

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude