Pasartea
Gogoan dut pasadizo bat dendan bi emakumeri entzuna. Konpresarik eta tanporirik ez zen garaian, andreek trapuak baliatzen zituzten hilekoa biltzeko, garbitu eta berrerabili egiten zituzten. Ni baino hamabost urte zaharragoka ziren bi andreok ibaiaren hegi banatara bizi ziren. Kalean topo eginda, ahapeka, “esperoan al zaude?”, galdetu dio batak besteari, eta hark izututa: “Nolatan dakizu?, ez diot eta inori esan!”. Leihoa seinalatu du lagunak: “Trapurik ez…”.
Dendaostekoak
Uxue Alberdi