Iturria: Jabier Oses Azurmendi | Hizkuntza normalizazioko teknikaria | Kultura eta Hizkuntza Politika Saila
Artikulua
Eskelen gordelekuetan barrena
Egunkarietan begiratzen duen lehen gauza eskelak direla esan dit lagunak. «Gazteagoak» ginenean halakorik egiten ez genuela erantzun diot. Hara non orain horretan gabiltzan. Aurrera goazen seinale.
Eskelen bidez hainbat kontu jakin ditzakegu: hila nor zen, non bizi zen, zenbat urte zituen, fededuna zen edo ez, zer maila sozialetakoa genuen… Hamaika istorio lot daitezke: nor da alarguna? Hildakoak anai-arrebarik zuen? Ume guztiak bere-bereak zituen? Familiaren eboluzioa ere suma daiteke testuetan. Edadeko pertsona baten eskela eta haren alargunarena konparatu, bost urte geroago: lehendabiziko eskelan zegoen suhi edo errainen bat erori da familiaren zuhaitzetik. Haren ordez beste izen bat dago orain —edo bat ere ez—. Lehen eskelan bilobarik ez. Oraingoan, aldiz, bi haur txiki aipatzen dira.
Informazio gordelekuak izaten dira eskelak. Irakurtzen eta interpretatzen jakin behar da. Kanposantuak bezala. Izan ere, hilobietan eta bertako hormetan badago zer irakurria. Ezaguna da Sarako hilerrian idatzitakoa. Esaldi hori zergatik ez zuten bestela idatzi pentsatu dut batzuetan, gizona hitza gabe: oren guziek dute emaztea kolpatzen. Azkenekoak du hobirat egortzen (…)

jauregizar
“Oren guziek dute gizona kolpatzen azkenekoak du hobirat egortzen”.
Algo así como: “todas las horas hieren al hombre, la última lo manda
a la tumba”. #sara #iparralde