Azaroak 28 - bmi-mintzanet

Bost minutuko ikastaroa: Erlatibo ezezkoetako hitzen hurrenkera / Kultura / Esanezin

Iturria: Jabier Oses Azurmendi | Hizkuntza normalizazioko teknikaria | Kultura eta Hizkuntza Politika Saila


Euskara hobetzen

Erlatibo ezezkoetako hitzen hurrenkera

Erlatibozko ezezko esaldietan, hitzen ordena desegokia erabiltzen da batzuetan: “etorri ez den laguna (= el amigo que no ha venido)” esan edo idatzi beharrean, zenbaitetan “ez den etorri laguna” bezalako esaldiak agertzen dira.

Hutsaren arrazoia da baiezko esaldietan harreman jakin bat dagoela oinarrizko esaldiaren eta haren erlatibozko formaren artean, eta gero erlazio hori bera egiten dela ezezkoetan ere. Hona adibide bat:

– “Gizona etorri da” / “etorri den gizona”.
– “Gizona ez da etorri” / “ez den etorri gizona”.

Alabaina, ezezkoetan ordena apur bat aldatu behar da perpausa gramatikala izan dadin:
– “Gizona ez da etorri” / “etorri ez den gizona”.
Horretan “etorri” aditzaren kokagune erlatiboa, aditzarekiko, aldatu egiten da, baiezkoetan ez bezala.

 

Ez zaidan gustatu gazta ez zait gastatu    Gustatu ez zaidan gazta ez zait gastatu

Ez duzun ezagutzen gizon bat ikusi duzu, ezta?  Ezagutzen ez duzun gizon bat ikusi duzu, ezta?

Ez dugun ikusi pelikulaz ezin dugu hitz egin.  Ikusi ez dugun pelikulaz ezin dugu hitz egin.

Ez nizun utzi pelikula izan zen azkenean politena. Utzi ez nizun pelikula izan zen azkenean politena.

Ariketak HEMEN:

You Might Also Like

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude