Iturria: Jabier Oses Azurmendi | Hizkuntza normalizazioko teknikaria | Kultura eta Hizkuntza Politika Saila
Euskara hobetzen
‘Euskaltzaindiaren Hiztegia’n 646 forma gehitu dira eta 1.130 moldatu
- Hiztegia sarean eguneratu du Euskaltzaindiak eta 646 forma berri jaso ditu azken sei hilabeteotan (295 sarrera eta 351 azpisarrera); era berean, 1.130 forma moldatu edo findu ditu (938 sarrera eta 192 azpisarrera).
- Azken eguneraketa honetan gehitu diren sarrera eta azpisarrera batzuk:
joño:.
interj. Heg. Lgart. Harridura edo ustekabea adierazten duen hitza. Ik. kontxo; koño.Joño!, txirrindularitzaz ere badakizu!
kieto:
- adlag. Heg.Beh.Geldirik. Hantxe kieto, hormaren kontra. Harrituta begiratu zioten elkarri, bakoitza bere lekuan kieto. Komandanteak atzera egiteko agindu arte kieto. Ezin kieto egon.
2 interj. Heg. Beh. Gelditzeko edo geldirik egoteko agintzeko erabiltzen den hitza. Ei, ei, kieto!, horixe bakarrik behar nian! Baina gauzak garbi ez daudenean, kieto!, geratzea onena.
3 adlag. Ipar. Beh. Irmo, irmoki. Erran gabe doa, gainekoek beren kantoia kieto atxiki dutela.
Gutasun:
- Gu izateko nolakotasuna. Batik bat gazteei transmititu nahi diete auzolanaren garrantzia; nitasunaren eta gutasunaren arteko oreka bilatzen du programak, nitasunean ezin baitzara zoriontsu izan gutasunean ez baduzu parte hartzen. Eta hizkuntza hiltzean gu ere hil egiten gaituztela, gutasunaren ezin berezizko osagarria delako hizkuntza
nabarrismo, pupa, zurgai, mikromatxismo, euskara gaizto, dudan egon, egia berdadero, pott eman, pott egin, ostia txar, negar-marraska, kokorreraino, liburu elektroniko, indukziozko, afariketan…
- Miriam Urkia (Euskaltzaindiaren Hiztegiaren arduraduna): “Forma berriak landu dira, bai, baina lehendik barruan zegoen informazioari ikusgarritasuna eman zaio eguneratze honetan: sarrerak berrantolatu ditugu, ezkutuan gera zitekeen informazioa bistaratu… Adibideak ere berrikusi ditugu, batez ere berdintasunari dagozkionak: emakumeen tratamendua, egungo errealitatea…”.
- Aldaketa guztiak HEMEN
https://www.euskaltzaindia.eus/euskaltzaindia/komunikazioa/plazaberri/6950-hiztegiaxvzz