Iturria: Jabier Oses Azurmendi
Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politika Saila
Euskara hobetzen
Euskara eta generoa
Euskarak ez du generorik; beraz, normalean ez dugu zertan sexistatzat jo gure hizkuntza. Baina gaztelaniak badu, eta “desegoki” ez gertatzeko badituzte estrategia batzuk: bikote astunak (amigos y amigas, los/las funcionarios/as, interinos/as); abstrakziora jo eta multzokari baten barruan genero biak sartu: alumnado, electorado; a bildua: trabajador@s…
Generoaren kontu honetan ere, arazoa guk geuk sortzen dugu, zergatik? Euskarak berak dituen baliabideak erabili beharrean, gaztelaniari orpoz orpo jarraitu eta, esate baterako, berak bezala multzokariak erabiltzera jotzen dugulako: el alumnado esango dute los alumnos ez esatearren, eta guk itsu-itsuan ikaslegoa; bada guk baditugu hori esateko bideak: ikasleak, ikasleria, ikasle jendea:
La clase trabajadora ⇓langilegoa. Hobeto, langileak, langileria El profesorado ⇓irakaslegoa. Hobeto, irakasleak edo maisu-maistrak La ciudadanía ⇓hiritargoa. Hobeto, herritarrak La población ⇓bizlanlegoa. Hobeto, biztanleak
IVAPeko estilo liburua
Euskara eta feminismoa bidelagun jardunaldia. Mahai-inguruak zuzenean jarraitu nahi izanez gero, hemen eman behar da izena: euskaraetafeminismoa.eus |
Podcasta
Entzun eta aldi berean irakurri Ane Irazabalen artikulua
Marta Loik ez zuen inoiz imajinatu bizirik zegoen bitartean bere izena hilobi batean ikusiko zuenik. Baina hala izan da. Duela zortzi hilabete, Erromako emakumeak abortatzea erabaki zuen bere fetua gaizki zegoela jakin ostean. Haurdunaldiak arriskuan jartzen zuen Martaren osasuna, eta, horregatik, abortu terapeutiko bat egitea erabaki zuen. Ez zen hautu erraza izan Martarentzat. 20 aste baino gehiagoko haurdunaldiarekin, operazioak nahiko traumatizatuta utzi zuen.
Baina hilabeteak pasa ziren, eta, indarberrituta zegoela ikusita, Marta ospitalera itzuli zen abortuaren ostean bere fetuarekin zer egin zuten galdetzea. “Ez zaitez arduratu”, esan zioten ospitaleko arduradunek, “Erromako Flaminio hilerrian hilobiratu dugu fetuei dedikaturiko zelai batean”. Martak ez zuen erantzun hori espero, izan ere, abortuaren ostean inork ez zion ezer esan. Hala, hilerrira hurbiltzea erabaki zuen eta han ikusi zuenak beldurrezko film bat iruditu zitzaion. Ehunka egurrezko eta metalezko gurutze aurkitu zituen, gehienak okertuta eta apurtuta, denak emakumeen izen-abizenekin. “Hilobi hau ez da nirea, nire semearena baizik. Gurutze honek ez nau ordezkatzen”, salatu zuen gero sare sozialetan. Jarraitu irakurtzen
Barre librea
Ongi etorri emakume baten bizitzara
Getari Etxegarai (polemika sortu du, plagioa egin duelakoan)