20211207 - Bost minutuko ikastaroa

Bost minutuko ikastaroa: Ezezko bikoitzak; Eider Rodriguez; Delirium tremens

Iturria: Jabier Oses Azurmendi | Hizkuntza normalizazioko teknikaria | Kultura eta Hizkuntza Politika Saila


Euskara hobetzen

Saihestu ezezko bikoitzak

Ezezko bi edo gehiago dituzten esaldiak ekidin behar ditugu, irakurlea nahastu egiten baita.

Esate baterako, ezezko bi dituen esaldi batean batak bestea ezeztatzen duenez, ezezkotik baiezkora

aldatzeko beharrezkoa da adimen-ariketa egitea. Ariketa hori egitean, irakurketa-erritmoa hausten dugu,

eta, gainera, inori ez zaio gustatzen testua berrirakurri behar izatea ulertu duela ziurtatzeko.

Kontu handiz erabili behar ditugu ezezko esanahia daukaten hainbat hitz: izan ezik, baldin eta, nahiz eta, ezin eta salbu.

Hitz horiek ez partikularekin batera aurkezten ditugunean, interpretazioa are gehiago zailtzen da.

Halakoetan, argitasunaren mesedetan, egokiena da esaldia berridatzi eta baiezkotasuna azpimarratzea

Ez da aldaketarik onartuko, baldin eta ez badute batzarkide talde guztiek sinatzen.

Aldaketak onartuko dira, baldin eta batzarkide talde guztiek sinatzen badute. (hobeto)

Zentsura-mozioa ezin izango da bozkatu aurkeztu denetik bost egun igaro ez badira.

Zentsura-mozioa bozkatu ahal izango da aurkeztu denetik bost egun igaro badira. (hobeto)

Administrazioek jabetu beharra daukate: ezin da aurrera egin deserosotasunak izango direla aldez aurretik onartu ezean.

Administrazioek jabetu beharra daukate: aldez aurretik onartu behar da aurrera egin ahal izateko deserosotasunak izango direla. (hobeto)

IVAPeko Hizkera juridiko-administratiboa ikastarotik jasoa

You Might Also Like

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude