Iturria: Jabier Oses Azurmendi | Hizkuntza normalizazioko teknikaria | Kultura eta Hizkuntza Politika Saila
Euskara hobetzen
EZINA ETA AHALA adierazteko moduak (I)
- ADITZ JOKOA
DAITEKE edo DEZAKE erako aditzez ari gara. Ez ahaztu –ke amaierari beste –e– bat gehitzen zaiola -LA edo -N eranstean.
- Joan GAITEZKEela esan digute.
- Jan DEZAKEen galdetu du.
- AHAL eta EZIN hitzak
Askotan, AHAL hitza izen modura jokatzen dugula esan liteke:
- Egizu, AHAL baduzu.
AHAL eta EZIN aditzarekin batera erabiltzen direnean, aditzaren laguntzailea zaindu behar da: DA / DU
- Ezin *DUTjoan / Ezin NAIZ joan
- Ahalegindu da, baina ezin izan du (aditz nagusia aipatu gabe)
- Joan ahal naiz. Zuzena da, baina euskaldun askorentzat arrotza
- Joaten ahal naiz. Zuzena da, baina mendebaldekoentzat arrotza
Forma horien lekuan JOAN NAITEKE edo zerrenda honetako besteren bat erabiltzen dugu euskaldun gehienok. Kontuz! Gauzak ez dira nahasi behar. Laguntzaile bakoitzak bere jokabidea ezartzen dio aditz nagusiari:
- *Ikus ahal izan dugu. Ikusi ahal izan dugu
- Eskura dezaket = Eskuratu dezaket
- Ezin ninteke ager = Ezin ninteke agertu
Bestalde, aditz lokuzio asko ere sortzen ditu EZINek, erabilgarriak guztiak:
- Joan ezina dauka / du
- Joan ezinda / ezinik / ezinez / ezinka dago
- Ezin joana dauka / du
- Ezin joanez dago