20220222-Bost minutuko ikastaroa

Bost minutuko ikastaroa: Ezina eta ahala / Kattalin Miner / Goiena


Iturria: Jabier Oses Azurmendi | Hizkuntza normalizazioko teknikaria | Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Artikulua

Suizidioa

Ezkertiar eta ateoak garenez gero, suizidioaren aldeko jarrera politikoa izan ohi dugu sarri. Ondoren gertatu egiten zaizu, norbait inguruan, eta hor lurrikaratzen da zure zoru etiko ezkertiarra. Nik neuk oraindik suizidio-eskubidearen alde egingo dut politikoki, baina horraino iristen da nire hausnarketa.

Suizidioa tabu handi bat delako, heriotza bera tabu hutsa den jendarte horretan. Suizidioak “gehiago egin zenezakeen” kulpa sentimendua uzten diolako geratzen denari, edo okerrenean “gehiago ez egitearena”.

Nik ez nuen sekula Moioren erabakia epaitu, hori argi daukat bai memorian, bai memoria emozionalean. Eta zer diren topikoak, akorduan dut ausarta iruditu zitzaidala, munduko ausartena. Egin zuena egiteagatik, baina egin zuena egin bezala egiteagatik ere bai. Dena lotuta utzi. Errurik ez bota. Altura hartatik salto egin. Egia da, mina, orduan eta gerora sentitutako mina, inoiz sentitu dudan handiena dela, eta sendaketa inoiz bizi izan dudan luzeena.

Baina doluaren lehenengo urtea-edo pasata, halako haserre batek jan zizkidan barrenak denbora batez, eta hor sentitu nituen lehen aldiz “berekoia”, “egolatra” edo “koldarra” hitzak bere heriotzari lotuta. Denbora gutxi iraun zidaten, ez dakit zehazki noiz arte. Baina egia da Moiok, transexualitateari buruzko ate handi bat zabaldu zidan bezala, suizidioari buruzko beste sakonera iluneko putzu bat ere ireki zuela nire baitan. Aukera bat. Aurre egin beharreko dilema filosofiko zahar bezain berri bat nigan, egun oraindik mila forma abstraktutan azaltzen zaidana. Bestela ere gizakioi beti azaltzen zaiguna, suposatzen dut, baina nireak, abstrakzio horretan, badu errepikatzen den elementu bat: alturak. Salto egitea. Askatzea.

Moio. Gordetzea ezinezkoa zen

Kattalin Miner

eLiburutegian eskuragarri duzu

Suizidioaren inguruko erreportaje bat atera zuen Berriak 2019an.

Aitziber Garmendia

Edurne Pasaban

Markel Irizar

Arantza Iraola

You Might Also Like

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude