Iturria: Jabier Oses Azurmendi | Hizkuntza normalizazioko teknikaria | Kultura eta Hizkuntza Politika Saila
Artikulua
Balioaren neurria
Zenbat balio dute atzo arratsaldean irakurtzen pasatu nituen orduak? Zer kontzeptu jarriko dut gaur arratsaldean erakusketa batera egingo dudan bisitaren fakturazioan, eta nori pasatuko diot faktura? Ero baten galderak dira, hartu dudan bideak ez narama inora, ez bada ezer balio ez duten gauzen gorazarre egitea, horrek nabarmenago uzten duelarik
nire pitzaduraren neurria: liburu baten aurrean hainbat ordu betazalak erretzen pasatu eta gero, “ezertarako ez, eta zer?”, ez zait beste erantzunik bururatzen. Beste erantzunen baten bila jarriko banintz, galdera egin didanaren logikan sartuko nintzateke. Trukearen filosofian, esaan nahi baita, dirutan baizik neur ez daitekeen balioaren eremuan. Eta ez nuke irakurriko, ez nintzateke erakusketara joango. Norman Manearen Huliganaren itzulera irakurtzen pasatutako orduek edo arratsaldean galeria batera egindako bisitari eskanitako…
Itzuliz usu begiak
Anjel Lertxundi
“Ez bada ulertzen balio ez duenaren balioa eta balio duenaren balio eza, ez da artea ulertzen”
Eugene Ionesco, Journeaux