Uztailak 11-mintzanet

Bost minutuko ikastaroa: Festak nola idatzi / Iker Tubia / San Fermin jaien kartela

Iturria: Jabier Oses Azurmendi | Hizkuntza normalizazioko teknikaria | Kultura eta Hizkuntza Politika Saila


Euskara hobetzen

Festak: sanjoanak, sanpedroak, sanferminak, santakatalinak, sanprudentzioak…

Hainbat festaren izenak idaztean sortzen diren zalantza batzuk argitzeko asmoz, hona hemen pare bat irizpide:

  1. a) Letra xehez idazten dira
  2. b) Pluralean deklinatzen dira

Hortaz: sanprudentzioak, sanjoanak, sanpedroak, sanferminak, santakatalinak, saninazioak, sanmigelak, santomasak…

  • Euskaltzaindiaren 125. arauan, San, santu, done eta besteren erabilera izenekoan alegia,  festa ezagun batzuen izenak idazteko irizpideak datozkigu 9. puntuan: “letra xehez idatziko dira honelakoak, eta pluralean deklinatuko”. Adibideak emateko garaian, hauxe diote: sanferminak, santakatalinak, sanprudentzioak eta beste.
  • LETRA LARRIAK erabiltzeko irizpideak liburuan, 76. orrialdean, hitzez hitz hauxe diote gai honetaz: “Ez da letra larriz idazten santu-santen izenetik edo bestelako edozein izenetatik eratorri diren auzo, herri eta hirietako jaien izendapena. Dagokion izenari loturik idazten da san edo santa titulua, eta horrela sortutako hitza pluralean deklinatzen da. Adibideak: sanferminak, santakatalinak, sanprudentzioak, santomasak…“.

You Might Also Like

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude