abenduak 26 - bmi-mintzanet

Bost minutuko ikastaroa: Gabon / Iñigo Astiz, Josu Zabala, Gari / Gabon kanta laikoak

Iturria: Jabier Oses Azurmendi | Hizkuntza normalizazioko teknikaria | Kultura eta Hizkuntza Politika Saila


Euskara hobetzen

gabon

1 interj. Heg. Gauaz agur egiteko erabiltzen den esapidea. Ik. gau on—Gabon! —Baita zuri ere! Gabon Jainkoak! Jainkoak gabon dizuela. Jaun-andreak, gabon! Gabon pasa! Elkarri gabon esanda abiatu ziren bakoitza bere etxera. || Gabonak elkarri emanaz aldendu ginen bakoitza geure etxera.

2 iz. pl. Heg. EguberriakIzeba gabonak etxean igarotzera etorria zen. Aurtengo gabonetan Azkoitiko eliza nagusian kantatuko diren gabon kantak.

3 iz. (Hitz elkartuetan, lehen osagai gisa). Gabon jaietan. Edo usadio bitxiagoa dena, solstizioetako suen ingurukoa, sanjoanetakoa eta gabon-suarena. Eguberri aldean beheko suan erre ohi den enborra gabon zuzia da. Etorri dira gabon-eskaleak.

gabon afari, gabon-afari iz. Gabon gaueko afariaEuskal musikarik onena, gabon afaria girotzeko.

Gabon egun iz. Abenduaren 24aGabon egun goizean.

gabon eske iz. Gabonetan etxez etxe egiten den eskeaHaurrak etxerik etxe zebiltzan gabon eskean.

Gabon gau iz. Gabon eguneko gauaGabon gaua ospatzeko aitaren eta amaren ondoan.

gabon kanta, gabon-kanta iz. Eguberrietan abesten den kanta alaia, Jesu Kristoren jaiotzaren inguruko gaia duenaGuraso eta seme-alabak gabon-kanta zaharrak kantatzen.

Gabon zahar iz. Abenduaren 31, urteko azken eguna. Ik. UrtezaharGabon zahar gauean. Urteko zorrak ordaindu Gabon zaharrean. Gabon zaharrez, hamabiak ezkero datorren lehen ura jasotzea. || Elgoibarko gabon zaharretako kopletan. Gabon zaharretan, Olentzero begi-gorri.

Euskaltzaindiaren hiztegia

You Might Also Like

One thought on “Bost minutuko ikastaroa: Gabon / Iñigo Astiz, Josu Zabala, Gari / Gabon kanta laikoak

  1. Agur.
    Eskertzekoa da ekarpena.
    Eta Eguberri elearen ibiltzekotan, lagunduko, otoi ?
    Eskarrik anitx !
    Urte berri on !

    Norastorgarlensiu

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude